Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza Ministerioaren egituraren garapena onetsi dute

2009ko uztailaren 03a

Ministro Kontseilua

Ministro kontseiluak Hezkuntza Ministerioaren oinarrizko egitura aldatu eta garatzeko Errege-Dekretu bat onetsi du. Arauak Ministerioaren antolakuntza pasa den apirilaren 7an onartutako Gobernuaren berregituraketara eta apirilaren 17an Errege-Dekretu bidez ezarritako Sail bakoitzaren oinarrizko egiturara egokitzen du. Era berean bere helburua lortzeko egokiena den administrazio antolaketa ematen dio. hezkuntza, lanbide heziketa eta unibertsitate arloan Gobernuaren politika proposatu eta egikaritzea.

Azpizuzendaritza Nagusi maila duten organoak gainbegiratu dituzte, hezkuntza politikaren lehentasunetara izendapena eta funtzioak egokitzeko asmoz, hala zerbitzu publikoaren eraginkortasuna eta kalitatea hobetuz. Sail berriari herritarrei emandako zerbitzuen kalitatearen hobekuntza bultzatzeko, bere funtzioak betetzeko eta helburuak ahalik eta modurik eraginkorrenean lortzeko beharrezkoa den administrazio egitura ematea nahi dute. Helburu hauek botere publiko guztiek jarraitu beharreko utziezinezko ildoak dira.

Jardueraren arloka ordenatuta, hau izango da Hezkuntza Ministerioaren antolakuntza berria:

  •   Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu Idazkaritza:
    •   Ebaluazioko eta Lurraldeen arteko Lankidetzako Zuzendaritza Nagusia.
    • Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusia.
  •   Unibertsitateetako Idazkaritza Nagusia:
    •   Unibertsitate-Politikaren Zuzendaritza Nagusia.
    •   Prestakuntza eta Unibertsitateko Orientazioaren Zuzendaritza Nagusia.
  •   Idazkariordetza:
    •   Idazkaritza Nagusi Teknikoa.

Gainera, Nazioarteko Politikaren Zuzendaritza Nagusiko Ministroaren menpe dago zuzenean.

Atxikitako erakundeak

Bestalde, Errege-Dekretuak Estatuko Eskola Kontseilua eta Unibertsitateen Kontseilua Hezkuntza Ministerioko aholkularitza edota parte-hartze organo elkargokideak direla ere ezartzen du.

Gainera, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu Idazkaritzaren, Arte-Irakaskuntzen Kontseilu Gorenaren eta Eskola-Bizikidetzaren Estatuko Behatokiaren bidez Hezkuntza Ministerioari atxikitako Estatuko koltsultarako organoak dira.

Hezkuntza Programa Europarren Autonomiadun Erakundea, Ebaluazio eta Egiaztapenaren Agentzia Nazionala eta Pariseko Espainiako Ikastetxea ere Ministeriora atxikitzen dira Unibertsitateetako Idazkaritza Nagusiaren bidez. Idazkaritza Nagusi honen bidez, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala eta Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitateekin ere administratiboki lotzen dira. Horrez gain, Unibertsitate-Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez ministerioa Ikerlana Ebaluatzeko Estatuko Batzordearekin administratiboki lotzen da.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri