Ministro kontseilua
72.000 EURO BAINO GEHIAGO HEZKUNTZAREN INGURUKO NAZIOARTEKO ZENBAIT IKERKETETAN PARTE HARTZEKO
2009ko uztailaren 31.- Espainiak hezkuntza sistemaren inguruko nazioarteko zenbait ikerketetan parte hartzeko 2009ko kuoten ordainketa onartu du gaur Ministro Kontseiluak. Guztira, 72.000 euro baino gehiagokoak dira Hezkuntza Errendimendua Ebaluatzeko Nazioarteko Elkarteari (IEA, ingelesez) eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeari (ELGA) ordaindu beharreko kuotak.
Hezkuntza Errendimendua Ebaluatzeko Nazioarteko Elkarteari 22.500 euro eta 22.500 dolar (15.900 euro) banatuko zaizkio "Estudio Internacional sobre tendencias en matemáticas y ciencias TIMSS 2011" deritzon ikerketan parte hartzeko 2009ko kuota moduan. Ikerketak Lehen Hezkuntzako laugarren mailako ikasleen (9-10 urte) eta DBHko bigarren mailako ikasleen (13-14 urte) errendimendua neurtzen du matematika eta zientzien arloan, baita hezkuntza arloko politika eta parte hartzen duten herrialdeetan gaitasun honekin zerikusia duten praktikak ere.
Bestalde, Ministro Kontseiluak 34.417 eurokoak diren 2009ko kuotak ere abonatzea onartu du ELGAren Hezkuntzaren Adierazleen Nazioarteko Proiektuan (INES) parte hartzeko. Proiektu honen xede nagusia ELGAko herrialdeetako hezkuntza sistemetako alderdi nagusien gaineko adierazle estatistikoen nazioarteko sistema baten lanketa da.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa