Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Gaurkotasuna

Espainia eta Portugalek hezkuntza arloan espainieraren eta portugaleraren ikasketa sustatzeko Memorandum bat izenpetu dute

2009ko uztailaren 13a

Extremadura da atxiki den lehen autonomia erkidegoa


  • Hitzarmenak bi hezkuntza ofizialak Estatuetako ikastetxeetan ebaluazio kurrikularreko aukerazko hizkuntza bezala ikasteko oinarriak ezartzen ditu

  • Ángel Gabilondo, María Lurdes Rodrígues eta Guillermo Fernández Varak sinatu dituzte dokumentuak




Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, eta bere Portugaleko holomologoak, María Lurdes Rodríguesek, herrialdeak espainieraren eta portugaleraren ikasketa sustatzera konprometitzen dituen hezkuntza alorreko Ulermenaren Memorandum bat sinatu dute gaur Meridan (Extremadura).


Lankidetza eremu hau hedagarria egingo da hala nahi duten Espainiako eta Portugaleko hezkuntza administrazioetara. Espainieraren kasuan, interes gehien izan dezaketenak Portugalekin mugakideak diren autonomia erkidegoak dira.


Honela, Extremadurako Batzarraren presidenteak, Guillermo Fernández Varak, beste hitzarmen bat izenpetu du, eta honela, erkidego autonomo hau Memorandora atxikitzen lehena izan da.


Espainia eta Portugal arteko lankidetza eremuak hau onartzen du: "bere hezkuntza sisteman bestearen hizkuntza eta kulturaren ikasketaren garrantzia gerturatze eta elkarrekiko ezagutzaren faktore bezala, eta mugakideak diren lurraldeen zabalkundearen garrantzia, bi herrialdeen arteko herritarren elkartrukeak errazten baititu".


Hizkuntza eta kultu bakoitzaren hedapen honi laguntzeko, eskola mailako ikasketaren alorrean, bi herrialdeek beste Estatuaren hezkuntza, linguistika eta kultura Programen ezarpenean lagundu ahal izango dute.


Horretarako, Memorandumak ondorengo konpromisoak ezartzen ditu



  • Irakaskuntzaren kalitatea sustatzen duten irakasleen prestakuntza jarduerak, mintegiak edo izaera pedagogiko eta zientifikoko ekitaldiak egitea

  • Bi herrialdeetako ikastetxeetan ebaluazio kurrikularreko aukerako hizkuntza bezala egon ahal izateko bi hizkuntza ofizialen ikasketaren garapena eta sarrera babestea.


Espainiera ikasgela portugaldarretan sustatzea lortzeko eta alderantziz, bakoitzaren hezkuntza sistemetan hizkuntza ofizial hauek atzerriko aukerako hizkuntza bezala aukeratzeko orientatutako programen garapena ezartzen du Akordioak.


Programa hauek honela garatuko dira:



  • Espainiako ikastetxeetan portugaleraren ikasketa sustatzeko, autonomia erkidegoek izenpetuko dituzte Portugaleko Hezkuntza Ministerioarekin akordioak.

  • Portugaleko ikastetxeetan espainieraren ikasketa sustatzeko, Espainiako eta Portugaleko Hezkuntza Ministerioak arduratuko dira behar diren akordioak sinatzeaz.


Aldebiko lankidetza


Espainia eta Portugalen arteko hezkuntza arloko lankidetza orain dela asko dago eta lankidetza estu bat dago, bereziki azken urteetan.


2009ko urtarrilean Zamoran ospatutako Espainia eta Portugalen arteko Gailurrean, bi sailetako titularrek Espainiaren eta Portugalen arteko harremanen eremu berriak lankidetza eta kontsultaren aldebiko eremuak handitu dituela nabarmendu zuten. Horrez gain, ondorengo alorretan aurrerapenak egiteko berehala eta era berean hiru lantalde martxan jartzea hitzartu zuten:



  • Bi herrialdeetako hezkuntza sistemetan portugaleraren eta espainieraren sustapenerako taldea.

  • Lanbide heziketan eta etengabeko prestakuntzan praktika onen elkarturkerako taldea.

  • PISA adierazleekin lotutako lanen eta esperientzien elkartrukerako taldea.  


2009ko martxoaren 13an ospatu zen aipatutako taldeak eratzeko bilera Espainiako Hezkuntza Ministerioan.


Harrezkero hiru lantaldeen bilera zehatzak eta osoko bilkura bat ospatu dira. Osoko bilkura honetan ondoren nabarmentzen diren ondorioak aurkeztu ziren:



  • Hizkuntza bakoitzaren sustapena. Bi hizkuntzen ikasketa eta eskariari arreta ematea bultzatzen duten politikak garatzearen garrantzia ezarri zen bi Estatuen arteko gerturatze faktore bezala, Europako eraikuntzaren borondatearen barruan. Gaur sinatutako memoranduma hausnarketa honen ondorioa da.

  • Lanbide Heziketa. Lortutako hitzarmenen artean sistemen elkarrenganako ezagutza eta tituluen onespena nabarmentzen dira.

  • Adierazleak eta hezkuntza ebaluazioa. Talde honen lanek bi herrialdeen arteko lankidetza indartzeko balioko dute, bakoitzaren Ebaluazio Institutuen bidez, gobernu organuen parte-hartzearen eta OCDE (PISA...), IEA (PIRLS) edo Europako Batasunaren (eskumen linguistikoaren adierazlea) ebaluazio ikerketetako talde teknikoetan, materialen prestakuntzan, landa-lanetan, eta emaitzen analisian. Hezkuntza ebaluazioren inguruko mintegiak eta prestakuntza tailerren antolakuntza sustatzea ere ahalbideratuko du, 2005etik 2008ra Santiago de Compostelan, Sevillan eta Lisboan egindakoen antzera. Helburua bi herrialdeetan hezkuntza sistemaren ebaluazio orokorreko adituen prestakuntza eta ebaluazio orokorreko lanen planteamendua, garapena eta analisia hobetzea da.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri