Ministro Kontseilua
Sektore turistikoak Lanbide Heziketan eta unibertsitateko irakaskuntzan ezagutza eta trebetasun profesionalak bultzatzeko Hezkuntza Ministerioak neurri multzo bat sustatu dezan akordio bat onetsi du gaur Ministro Kontseiluak
Hezkuntza arloan onetsitako jarduera zehatzak ondorengoak dira:
- Lanbide Heziketaren eremuan, Goberrnuak sektore turistikoaren beharrei egokitutako eskaintza bat garatuko du. Honela, gaur bertan Ministro Kontseiluak Ostalaritza eta Turismoaren familiari dagozkion bi titulu berri onetsi ditu: Gida, Informazio eta Laguntza Turistikoko Goi-mailako Teknikariarena eta Bidaia-Agentzietako eta Ekitaldien Kudeaketarako Goi-mailako Teknikariarena. Bi titulu hauez gain, Hezkuntza Ministerioak 2009-2010 ikasturtean zehar lanbide-arlo honetako beste 23 onetsiko ditu.
- Gainera, sektore turistikora zehazki zuzendutako, eta kudeatzaileen, zuzendaritza taldeen eta erdi-mailako aginteen prestakuntzara zuzendutako unibertsitate prestakuntzako eta lanbide heziketako eskaintza sustatuko da. Honela, kalitatearen hobekuntzarekin, bezeroei orientatutako kudeaketarekin, markaren sorkuntzarekin edo ingurumenaren jasangarritasunarekin lotutako ezagutzak eskainiko dira. Horretarako Hezkuntza Ministerioak 2009an turismo eta hoteletako kudeaketarekin lotutako 22 gradu tituluen eta 19 masterren egiaztapena azkartuko du. Halaber, Ministerioak Goi-Mailako Lanbide Heziketan egindako kredituak unibertsitate irakaskuntzako kredituetan baliozkotzea erraztuko du.
- Horrez gain, 2010ean, Hezkuntza Ministerioak nahi duten denek esperientzia profesionala egiaztatu eta sektore turistikoarekin lotutako Lanbide Heziketako moduluengatik baliozkotu ahal izateko deialdia zabalduko du. Prozedura hau Ministro Kontseiluan pasa den astean onartutako Lan Esperientziaren bidez Lortutako Eskuduntzen Egiaztapenaren Errege-Dekretuaren onarpenari esker da posible.
- Hitzarmenak Lanbide Heziketaren erreforman dauden beste erreforma batzuk ere barne hartzen ditu. Bereziki, Zentro Bateratuen kopurua areagotuko da eta lanbide-arlo honetako Errreferentzia Nazionaleko Zentro berriak sortuko dira. Horrez gain, lehen eta bigarren hezkuntzan enfasi berezia jarrita, atzerriko hizkuntzen eta informazioaren teknologien indartzea ere bultzatuko da. Bi arlo hauek, atzerriko hizkuntzak eta teknologia berriak, garrantzia handikoak bezala identifikatu dituzte eta hobekuntzarako marjina handia dago.
Jarduera hauek egi bihurtzeko, Gobernuak botere pulibkoen eta agente ekonomiko eta sozialen arteko lankidetza mekanismo eraginkorrak bultzatuko ditu, prestakuntzaren eskatzaile nagusiak direlako.
Azkenik, lanbide-orientazioaren eremuan informazio eta orientazioaren erabateko estrategia bat egingo da. Honek sektore turistikora bideratutako prestakuntza eskaintza handitzea eta, ondorioz, giza-baliabide oso kualifikatuak ematea dute helburu.
Gobernuak Espainiako eta bere produkzio-sare osoaren behin betiko modernizazioaren aldeko apostua egin du eta hezkuntza aldaketa hori ahalbidetzeko tresna indartsuena dela daki. Sektore turistikoak aldaketa hori eskatzen du eta hezkuntza sistema energiarekin eta etorkizuneko ikuspegiarekin erantzuten ari den erronka bat suposatzen du.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa