Atzo ezagutarazi zen Madrilgo Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salako azken epaiari dagokionez, Hezkuntza Ministerioak hurrengo hau adierazten du.
Ministerioak Madrilgo Auzitegi Nagusiaren epaia bete eta errespetatzen du. Irizpenak Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak 2007ko azaroaren 20an bigarren hezkuntzako curriculumen zehaztapenean alderdi bien (kasu honetan, Gobernuaren eta Autonomia Erkidegoen) eskuduntzen irismena zehazteko helburuarekin jarri zuen errekurtso bati egiten dio erreferentzia.
Hezkuntza Ministerioaren arabera, Madrilgo Auzitegi Nazionalak emandako epaiak helburu hau lortzen laguntzen du, izan ere, honen iritziz, Errege-Dekretu ministerialak bete egin behar dira, Autonomia Erkidegoak Estatuko oinarrizko arauak hitzez hitz errepikatzera derrigortuta ez dauden arren.
Beraz, aurkeztutako errekurtsoa Gobernuak haur-hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza eta batxilergoko gutxienezko irakaskuntzak onartu ondoren, Estatuko Hezkuntza eta Prestakuntzako Idazkaritzak Autonomia Erkidegoek egindako garapen kurrikularrekin egiten duen ikuskapen prozesuan kokatzen da.
Dena dela, Gobernuaren arabera, normaltasuna izan da joera nagusia ikasgeletan ikasturte osoan zehar eta hala izaten jarraitu behar du etorkizunean ere. Hori dela eta, Hezkuntza Ministerioak honi dagokionean, amaituta ikusten du auzibidea eta guztientzako hezkuntza sistemaren kalitatea eta egonkortasuna bultzatzeko xede nagusia lortzeko Autonomia Erkidego guztiekin, elkarteekin, zentroekin eta gizarte-eragileekin lan egiteko xedapena behin eta berriz errepikatzen du.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa