Laguntza-deialdia BOEn argitaratua
Estatuko Aldizkari Ofizialak langabeentzako unibertsitate publikoan master ofizial baten matrikula finantzatzeko laguntza-deialdia argitaratu du gaur. Laguntzak 25 eta 40 urte arteko langabeziagatik dagokien prestazioa jasotzeko eskubidea onartu zaien unibertsitario tituludunentzat dira. Eskaerak aurkezteko epea 2009ko urriaren 30era artekoa da, egun hau barne.
Laguntzek matrikularen prezioa betetzen dute, eta unibertsitate publikoko edozein master ofizialerako eska daitezke, bai urte bateko masterretarako bai urte bikoetarako ere.
Laguntzen helburua langabezian dauden pertsonen prestakuntza akademikoaren hobekuntza lortzea da, berriz ere lanean hasteko aukerak bultzatzea, hain zuzen. Ildo honetatik, master ofizialek birziklatze profesionalerako bereziki egokia den prestakuntza aurreratua eskaintzen dute, izaera espezializatutakoa edo diziplina anitzekoa.
Nazioaren Egoerari buruzko azken eztabaidan Gobernuko presidenteak iragarritako neurriak 70 milioi euroko aurrekontua dauka: gaur iragarritako deialdiari dagozkion 49 milioi eta laster Erkidego bakoitzeko garapen ekonomikorako estrategikoak diren Unibertsitateen berezko eskaintzaren bidez tituludun langabeen prestakuntza sustatzeko Autonomia Erkidegoen artean banatuko diren 21M euro.
Master bat ikasi nahi duten langabeek Unibertsitatean matrikulatzerakoan laguntzaren eskaera aurkeztu beharko dute ( www.educacion.gob.es web gunean eskuragarri), baita legezko langabezi egoeran daudela egiaztatzen duen dokumentazioa ere. Honekin batera, langabeziagatiko prestazio edo subsidioa jasotzeko eskubidea onartu zaiela ere erakutsi beharko dute.
Laguntza eskatzen dutenek eta baldintzak betetzen dituztenek zerbitzu akademikoengatiko prezio publikoen aldez aurretiko ordainketa egin gabe gauzatu ahal izango dute matrikula. Eskaerak egin ondoren, ministerioak ikasle onuradunen matrikularen kostua emango die unibertsitateei.
Ikasleak ikasketak uzten baditu, matrikularen zenbatekoa itzuli behar izango du. Ez du zenbatekoa itzuli beharko, ordea, ikasketak uztearen arrazoia lana aurkitu duela baldin bada.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa