Lanbide Heziketa berriaren Ibilbide-Orriaren xedeen arabera
Lanbideko idazkari nagusirak, Maravillas Rojok, eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak, Miguel Solerrek, gaur Lanbide Heziketako Kontseilu Nagusiaren Batzorde Iraunkorraren bilera presiditu dute. Han, gai-zerrendako beste puntu batzuen artean, Erreferentzia Zentro Nazionaleko 25 Zentro martxan jartzea proposatu du. "Esleituta duten ekoizpen sektorean berrikuntza eta esperimentazio hezitzaileko ekintzak egiteko funtzio nagusia duten zentro publikoak", Maravillas Rojok ekitaldian nabarmendu zuen bezala.
Gaurko bileran jada existitzen diren autonomia erkidego desberdinetako 9 Erreferentzia Zentroren sorkuntza proposatu du eta hala kalifikatu dituzte Enplegu Zerbitzu Publikoari dagozkion 16 Zentro Nazional.
Zentroen zerrenda hurrengoa da:
Sortu-berriak:
Erreferentziako Zentro Nazional bezala kalifikatu dituzten hamasei Lanerako Lanbide-Prestakuntzako Zentro Nazionalak (CNFPO) hemen kokatuta daude:
Don Benito (Badajoz), Los Realejos (Tenerife), Santiago (A Coruña), Hospitalet (Bartzelona), Ciudad Real, Paracuellos (Madrid), Leganés (Madril), Guadalajara, Imarkoain (Nafarroa), Langreo (Asturias), Getafe (Madril), Moratalaz (Madril), Salamanca, Paterna (Valentzia), Cartagena (Murtzia) eta Valladolid.
Gainera, beste bederatzi zentro erreserban daude. Izan ere, eraikuntza fasean daude eta funtzionatzen hasten direnean pasako dira erreferentziako zentroak izatera. El Anillo (Cáceres), Torrelavega (Kantabria), Illescas (Toledo), Merida (Badajoz), Las Palmas, Martorell (Bartzelona), Mahón (Menorca), Zaragoza eta PARBIC (Mallorca).
26 lanbide-arloak Zentroen Sarean ezartzean, gazteek hezkuntza eskaintza hobetuta ikusiko dute eta enpresek beraein beharretara hobeto egokituko diren langileak kontratatzeko aukera izango dute. 2011 arte iraungo duen lehen fase honetan, 80.000 langilek etekina aterako diotela kalkulatzen da, batez ere agerpen berriko sektoreetakoak.
Kontseilu Orokorraren Batzorde Iraunkorrean, horrez gain, Katalogo Nazionalaren parte izango diren lanbide-prestakuntza desberdinen, lanbide-arlo desberdinetako profesionaltasun ziurtagirien eta titulazio desberdinen Errege-Dekretuen proiektuen inguruko informazioa eman da.
Zentro hauen sorkuntza, edo bere kasuan kalifikazioa, pasa den urrian Lan eta Inmigrazio Ministerioak eta Hezkuntzakoak aurkeztu zuten eta helburua bizitza guztiko prestakuntza jarraitua, jarduera profesional batetik besterako aldaketa eta laneko esperientziaren edo prestakuntzako bide ez formalen bidez lortutako lanbide-gaitasunak sustatzeko eredu berri bat bultzatzea den Ibilbide-Orriaren parte dira.
Ibilbide-orriaren ekintza nagusietakoa 26 lanbide-arloen Erreferentzia Nazionaleko Zentroen Sarearen ezarpena da. Maravillas Rojok azpimarratu zuen bezala, zentro batzuk "Lanbide Heziketa guztirako erreferentzia izan behar dira, ez enplegurako prestakuntza zentroentzako bakarrik, hezkuntza sistemako zentroentzako ere bai".
Lanbide heziketaren arloko berrikuntza eta esperimentazio zentro hauek autonomia erkidego desberdinetan egongo dira, puntuakoak izango dira bakoitza bere arloan eta agerpen berriko sektoreen eta berritzaileen beharrak artatzeko behar diren neurriak eta ikerketa programak bultzatuko dituzte.
Bere funtzioen artean heziketa joera berriak aztertzea, hauen martxan jartzea esperimentatzea, beste prestakuntza zentroentzako erreferentzia irizpideak ezartzea eta enpresako, sindikatuetako eta unibertsitateetako erakundeen sareak bultzatzea daude.
Erreferentzia zentroek Estatu guztiko ikasleentzako emango dute prestakuntza. Estatu izaerako hainbat urtetarako Planetan oinarritutako Urteko Lan Planen arabera egingo dute beraien ikasketa. Jarduerak Estatuko Administrazio Orokorrak finantzatuko ditu.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa