Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Eskola 2.0 programak 2009/2010 ikasturtean ordenagailu eramangarri bat emango die 400.000 ikasle eta 20.000 irakasleri eta 14.400 ikasgela digitalizatuko ditu

2009ko irailaren 04a

Ministro Kontseiluak Eskola 2.0 programa onetsi du gaur, XXI. mendeko ikasgela digitalak martxan jarri nahi dituen berrikuntza hezigarriaren ekimen bat. Gainera, Hezkuntza Ministerioaren arduradun den Ángel Gabilondok Ministro Kontseiluari programa honen inguru txosten sakon bat aurkeztu dio. Gobernuko presidenteak berak pasa den maiatzeko Nazioaren Egoeraren inguruko Eztabaidan iragarri zuen dagoeneko programa hau martxan jarriko zela.

Eskola 2.0 programaren garapena iraileko hilabete honetan bertan hasiko da esperientzia pilotuekin. Hauetan, gutxienez 7.100 ikaslek parte hartuko dute hainbat autonomia erkidegotan, Ceutan eta Melillan. Era berean, irakasleek prestakuntza-ikastaroei hasiera emango diete lurralde nazional guztian.

Plan honetan aurreikusi denez, datozen hilabeteetan, 392.000 ikaslek eta 20.000 irakaslek, Espainia osoko 14.400 ikasgela digitalizatu baino gehiagotan, ordenagailu ultraeramangarri bat izango dute prestakuntza hobetzeko. 2009-2010 ikasturte honetarako programak duen aurrekontua 200 milioi eurokoa da, eta Espainiako Gobernuak eta Autonomia Erkidegoek finantzatuko dute erdi bana. Autonomia Erkidegoen artean banatzeko eta finantzatzeko erabakia Ministro kontseiluak onetsi zuen pasa den uztailaren amaieran.

Eskola 2.0 programaren garapena Autonomia Erkidegoen eta Hezkuntza Ministerioaren arteko hitzarmenen bidez bideratuko da. Datozen hitzarmenok Andaluzia, Aragoi, Asturias, Illes Balears, Kanariar Uharteak, Kantabria, Gaztela-Mantxa, Katalunia eta Euskadin sinatuko dira. Data horretatik aurrera sinatuko dira gainerako autonomia erkidegoekin. Hitzarmen hauetan, ikasle eta irakasleen ordenagailu eramangarrien funtsezko baldintza teknikoak eta ikasgeletakoak ere zehaztuko dira.
Xedea zera da, datozen lau urteetan, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako eta Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ohiko ikasgelak arbel digitalez eta haririk gabeko Interneteko konexioaz hornitutako ikasgela digital bihurtzea. Ikasgela hauetan, orduan, irakasleak ordenagailu eramangarria izango du eta ikasle bakoitzak ere ordenagailu ultraeramangarri bana izango du lan egiteko.

Horretarako, Eskola 2.0 proiektua hurrengo ardatzetan datza

  1. Ikasgela digitalak: Ikasle eta zentroak IKT baliabideez hornitzea: ordenagailu eramangarriak ikasle eta irakasleentzako, eta ikasgela digitalak estandarizatutako hornidura eraginkorrarekin.
  2. Interneteko konexioa eta ikasgela barruko ordenagailuen arteko interkonexioa bermatzea eta, horrez gain, ordu berezietan ikasleen bizilekuetan Interneterako sarbidea erraztea.
  3. Irakasleen prestakuntza ziurtatu, bai alderdi teknologikoetan, bai alderdi metodologiko eta sozialetan, baliabide hauek eguneroko irakas-jardunean integra ditzaten. Programa honen barne, ikastetxe guztietako teknologia berrietan adituek prestakuntza jarduerak egingo dituzte datozen lau urteetan. Irakasle, ikasle eta familientzako curriculum-diseinuetara egokitutako material digital hezigarrietarako sarbidea sortu eta erraztea.
  4. Ikasle eta familiei baliabide hauen erosketa, zaintza eta erabilerarekiko konpromisoa har dezaten lagundu.

Ikasleen ordenagailuak ondokoez hornituta egongo dira: kontsumo gutxiko prozesadore bat, disko gogor bat, 60 gigakoa gutxienez, eta 10 hazbeteko pantaila bat. Gainera, azken belaunaldiko aplikazioak eta software hezigarria onartuko dituzte, eta kable bidezko zein haririk gabeko sareko (wifi) konexioez hornituta egongo dira. Bere aldetik, irakasleak ikasleenak beste baldintza tekniko edo gehiago dituen ordenagailu bat izango du, proiektagailua eta arbela kontrolatzeko aukera ere emango duena.

Azkenik, ikasgelan honako hauek ere izango dira: arbel digital elkarreragilea, ´router wifia’, ikasgelako ordenagailu guztien arteko komunikazioa zein Interneterako sarbidea ahalbidetzen duena, eta ordenagailuak gordetzeko erretiludun altzaria.

Eskola 2.0 programak teknologia berrien erabilera bultzatzen du ikasi eta irakatsi beharreko hizkuntza berria izango balitz legez, ohiko bideen osagarri modura, zera, koadernoaren, arbelaren edo kleraren lagungarri izan dadin. Informazioaren eta komunikazioaren Teknologiak hezkuntzan ezartzea zera dakar, ikasleen ikusizko ikasketa, parte-hartzea, motibazioa eta sormena sustatzea. Halaber, irakasleei irakasgai erakargarriagoak eta dokumentuz hornituagoak emateko aukera ematen die eta, horrez gain, Hezkuntza Berezian oso lagungarriak dira.

Eskola 2.0 programa hezkuntza sistemaren kalitatearen aldeko apustua da, baita berdintasunaren aldekoa ere. Izan ere, lehen hezkuntzako azken mailetako hiru ikasletik baten kasuan, eskolan du sarbide bakarra informazioaren eta komunikazioaren teknologietara. Gobernua jakinaren gainean dago teknologia berriak sartzeak zenbait eremuri laguntza berezia ematea dakarrela, esate baterako landa-eremuak, uharteak edo konektibitate maila txikiko lekuak.

Hori dela eta, Hezkuntza eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, enpresako Red.es entitate publikoaren laguntzaz, 60 milioi euro gehiago inbertitzeko hitzarmena zehazten ari dira. Diru-laguntza hori, eremu horietako ekipamendu eta azpiegiturak hobetzera eta 2010etik 2012ra eduki hezigarri digitalen sorkuntza laguntzera zuzenduko da.

Orain arte, teknologia berriak lagungarri ziren hezkuntzan. Hemendik aurrera, irakaskuntza eta ikasketa prozesuaren funtsezko atala izango dira. Espainiak, bere ekoizpen sistema ezagutza eta berrikuntzarantz ahalik eta azkarren zuzentzea nahitaezkoa dela aintzat hartu ez ezik, bere hezkuntza sistemaren behin betiko modernizazioaren erronka ere bere gain hartu du.
 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri