Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Koordinazioa unibertsitate eremuan A Gripearen aurrean

2009ko irailaren 09a

Màrius Rubiralta Unibertsitateen Idazkari Nagusira, gaur Ingurune Kalitate, Garapen Iraunkor eta Lan Arriskuen Prebentzioko Batzorde Sektorialeko eta Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziako (CRUE) presidentea den Ana Mª Geli errektorearekin bildu da, A gripearen birusarekin (H1N1) lotutako Batzorde Sektorialeko prebentzio zerbitzuei eskatutako balorazioa jasotzeko asmoz.

Osasun eta Gizarte-Politika Ministerioko Osasun Publikoaren Zuzendaritza Nagusia Osasun eta Epidemologia Sustapeneko zuzendariorde nagusiaren orderkaritza izan da bileran.

CRUEko Batzorde Sektorialak Espainiako Unibertsitateetako lan arriskuak prebenitzeko lanean ari da Hezkuntza Ministerioarekin eta A gripearen birusa (H1N1) agertu zenetik gaixotasun infekziosoen aurrean Espainiako Unibertsitateetan dauden zaintza protokoloak aztertu ditu, eta unibertsitate eremuan A gripeari aurre egiteko kontingentziako Plan Gida bat egin du.

Espainiako Unibertsitateetako jarduera-planak oro har osasun-agintariek esandakoak izango dira, unibertsitate bakoitzeko espezifitateetara egokituta.

Datorren astean Autonomia Erkidego guztietako unibertsitate arloko arduradunak Unibertsitate Politikarako Biltzar Nagusiko Batzorde Delegatuan bilduko dira egoera aztertzeko. Ondoren Unibertsitateen Kontseiluaren Udalbatzak egingo du.

Osasun eta Gizarte-Politika Sail, Hezkuntza, osasun-agintari ea Autonomia Erkidegoetako unibertsitateetako arduradunak eta Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziaren arteko koordinazioa unibertsitate eremuan A gripearen behin-behineko kasuei erantzun egokia emateko gakoa da, hala goi-hezkuntzaren zerbitzuaren funtzionamendu normala bermatuz.

Datozen asteetan Hezkuntza Ministerioa eta CRUE ikasleen ordezkariekin eta gizarte-eragileekin bilduko dira unibertsitate eremuko koordinazio bileretan adosten denaren inguruko informazio puntuala emateko eta A gripearen prebentziorako osasun-agintariek egindako txostena komunikatu eta zabaltzeko egin beharreko jardueretarako lankidetza eskatzeko.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri