"L´Oréal Impulsak" 24 beka eskaintzen dizkie Irudi Pertsonaleko ikasleei
Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, eta L´Oréal Espainiko presidenteak, Luis del Vallek, Irudi Pertsonaleko lanbide-arloarekin lotutako ikasleentzako "L´Oréal Impulsa" beka programak sustatzeko hitzarmen bat sinatu dute gaur.
"L´Oréal Impulsak" 2009an 9 beka ditu eta datorren ikasturterako beste 15 beka gehituko zaizkio. Hauek hezkuntza sistema goiz utzi duten edo uzteko arriskuan dauden gazteei zuzenduta daude. Xedea Irudi Pertsonaleko Erdi-Mailako Lanbide Heziketako ZIklo bat eginez ikasketak jarraitu ahal izateko sustatzea da.
Beka hauen onuradunek 350 eurotako laguntza jasotzen dute hilero ikasketak irauten duten 2 urteetan zehar. Gainera ikasturtetik deribatuta dauden hezkuntza gastuak eta material didaktikoak finantzatzen dizkiete.
Laguntza hauek 16 urte baino gehiago dituzten gazte espainiarrak edo bertan bizi direnak eta DBHko titulua dutenak jaso ditzakete. Beti ere Erdi-Mailako Lanbide Heziketako Zikloetara sartzeko sarrera-proba gainditu badute edo Irudi Pertsonaleko Lanbide-Arloko Hasierako Lanbide-Prestakuntzarako Programa (PCPI) bateko nahitaezko moduluak gainditu badituzte.
Lanbide Heziketari bultzada
Egindako hitzarmenak Lanbide Heziketa sektore pribatuarekin lotzen du zuzenean. Hau aurrerapauso handia da mota honetako prestakuntza hau gizartearen, ikasleen eta ekoizpen sektoreen beharrei erantzuna emateko egiten ari den ibilbidean.
Hitzarmen mota honek Lanbide Heziketak sektore pribatuaren errealitateari gero eta gehiago eta hobeto erantzutea eta gazteei lan munduan hobeto moldatzeko tresna berriak ematea sustatuko du.
Hezkuntza Ministerioak Lanbide Heziketa bultzatzeko lan handia egiten du, ekoizpen ereduaren aldaketa prozesua funtsezkoa dela pentsatzen duelako. Izan ere bihar, irailaren 22an, Juan Carlos eta Sofía Espainiako Errege-Erreginek Lanbide Heizketako ikasturtea inauguratuko dute Ángel Gabilondo Hezkuntza ministroarekin batera.
Zentzu honetan 2009-2010 ikasturtean Lanbide Heziketako ikasle kopurua %6 igo dela nabarmengarria da.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa