Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Andaluziako 173.000 gazte baino gehiagok Eskola 2.0 programari etekina aterako diote 2009/2010 ikasturtean

2009ko urriaren 30a

Ángel Gabilondok eta Mar Morenok hitzarmena sinatu dute

Ikusi irudia erresoluzio altuan Ángel Gabilondo eta Mar Morenok Eskola 2.0 hitzarmenaren sinadura ekitaldian
  • Hitzarmenak ikasturte honetarako Ministerioak eta Juntak batera finantzatutako 43,7 milioi euroko inbertsioa suposatzen du
  • Eskola 2.0ren xedea Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBH 1. eta 2. mailako Espainiako ikasgelak digitalizatzea da. 2010eko apirilean jada Espainia osoko 400.000 ikasle inguruk parte hartuko dutela kalkulatzen da


Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, eta Andaluziako Juntako Hezkuntza sailburuak, Mar Morenok, gaur hitzarmena sinatu dute autonomia erkidego honetan Eskola 2.0 programa martxan jartzeko.

Hitzarmen honi esker, aurten Andaluzian lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarren maila iikasten duten 173.000 gazte baino gehiagok eta 17.000 irakaslek Eskola 2.0 programari etekina aterako diote. Ministerioak eta Juntak, 2009/2010 ikasturte honetako ekimana 43,7 milioi eurorekin batera finantzatuko dute.

Aurrekontu honekin hitzarmenak hurrengo jarduerak begiesten ditu:

• Ikasle, irakasle eta ikastetxeei baliabide teknologiko egokiak ematea.

• Ikastetxeek internetera konektibitatea izatea, eta ekipo guztientzako interkonektibitatea izatea bermatzea.

• Alderdi teknologikoetan irakasleen prestakuntza ziurtatzeaz gain, batez ere baliabide hauek eguneroko irakas-jardunean integratzearen alderdi metodologiko eta sozialetan irakasleen prestakuntza ziurtatzea.

• Eskola-elkarte osoari curriculum-diseinuetara egokitutako hezkuntza material digitaletara sarbidea bultzatzea.

• Ikasleria eta familiak baliabide hauen erosketa, zaintza eta erabileran inplikatzea.

Gaur Andaluziako Juntarekin sinatutako hitzarmenak ikasgeletara teknologia berriak sartzeko 2003tik autonomia erkidego honetatik egiten ari diren jarduerak sustatzen eta bultzatzen ditu.

Eskola 2.0 programa martxan jartzeko hitzarmenak sinatzea funtsezkoa da ekimen honen garapenerako. Horietan Espainia osoan ezartzeko markatu behar dituzten puntu komunak jaso behar dira, autonomia-administrazio bakoitzeko berezitasunak errespetatzeko malgutasun nahikoarekin.

Datozen datetan hitzarmen berriak sinatuko dira ia Autonomia Erkidego guztiekin. 2010eko apirilaren 30ean ekimen honetan jada 400.000 gaztek parte hartzea da xedea.

Eskola 2.0 programa Gobernuko Presidenteak iragarri zuen Nazioaren Egoeraren inguruko pasa den eztabaidan. Ikasteko eta irakasteko era berriak egi bihurtzeko xedea duen hezkuntza berrikuntzako programa da.


 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri