Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-Idazkaria CONCAPAko ordezkariekin bildu da
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkaria, Eva Almunia, arratsalde honetan Luis Carbonelekin, Espainiako Ikasleen Guraso Katolikoen Elkarteko (CONCAPA) presidentearekin eta elkarteko idazkari nagusiarekin, José Martínez Vegarekin, bildu da.
Gaurko bilera Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu Idazkaritza Herritartasunerako Hezkuntza ikasgaiaren ezarpenari oposaketa erakutsi dioten elkarte eta kolektibo nagusiekin egiten ari den bileren barruan kokatzen da.
Horrela, pasa den asteartean Eva Almunia Benigno Blancorekin, Foro de la Familiako presidentearekin, eta elkarteko presidenteordearekin, Angel Trascasarekin bildu zen. Ondoren, Estatu-idazkaria Confederación Española de Centros de Enseñanzako (CECE) presidentearekin, Isabel Bazorekin, eta Antonio Martín, Alfredo Dagnino eta Mariano del Castillorekin, zuzendaritza-batzordeko kideekin, bildu zen.
Bilera guztietan iritziak partekatu dituzte eta Herritartasunerako Hezkuntza ikasgaiaren garapenaren inguruan aritu dira. Ikasgaia pasa den ikasturetik Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan ematen da eta aurtengo ikasturtetik Estatu guztiko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan, Hezkuntzaren Lege Organikoak jasotzen duen bezala.
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkaria Foro de la Famliako ordezkariekin bildu da
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa