Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eta Hezkuntza Ministerioaren baterako programa
Deialdiaren informazio guztia. 
Nazioarteko Bikaintasunaren Campuseko deialdian ebatzi denez, 53 milioi eurorekin finantzatuko dira lehen fasean 28 unibertsitatek zuzenduriko proiektu estrategikoak. Hauetariko bakoitzak izango du aukera, 2015erako, Europako onenen artean egoteko eta nazioarte mailan ezaguna izateko.
Halaber, proiektu hauetariko 15 nazioarte mailan aski ezagunak diren adituez osatutako batzorde baten aurrean aurkeztuko dira. Batzorde honek azaroan erabakiko du proiektu osorako finantzaketaren hartzaile izango direnak. Horretarako, Nazioarteko Bikaintasunaren Campuseko programak 150 milioi euroko aurrekontua du, bigarren fase honetan aukeratutako Unibertsitateen autonomia erkidegoei emango zaien maileguetarako.
Nazioarteko Bikaintasunaren Campusa Hezkuntza Ministerioak eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak batera egindako deialdia da. Laguntzak bi azpiprogramaren bidez emango dira: Hezkuntza Ministerioaren azpiprograma Plan Estrategiko baten Garapen eta Zehaztapenerako (guztira, 3 milioi euroko diru-laguntza eta 150 milioi euroko mailegua), eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren I+G+b eta Transferentzia Azpiprograma (E Plana edo Ekonomia eta Enplegua Suspertzeko Estatuaren funts bereziko 50 milioi euroko diru-laguntza).
Azpiprograma Plan Estrategiko baten Garapen eta Zehaztapenerako:
Plan Estrategiko baten Garapen eta Zehaztapenerako Hezkuntza Ministerioaren Azpiprogramak unibertsitateen eta campusetan bertan dauden beste erakundeen arteko agregazio estrategikoak bultzatzen ditu. Horren helburua zera da, enplegua, gizarte-kohesioa eta lurraldeen ekonomia-garapenaren alde egingo duten "ezagutzaren ekosistemak" sortzea.
Deialdian parte hartzeko, unibertsitateek Plan Estrategikoaren proiektua aurkeztu dute. Hona hemen proiektuan adierazitakoak: bideragarritasunaren deskribapena, campusek jarraitu beharreko ekintza-plana eta, azkenik, txosten ekonomikoa. Azken hau hobekuntza nabaria lortzera begira egingo da, hots, hainbat alorretan (irakaskuntza eta zientzia eremuak hobetzea, transferentzia eta berrikuntza kudeatzea, baita campusaren eta tokian tokiko zein lurraldeko inguruaren arteko harremana sustatzea ere, besteak beste), nazioarte mailan eta bikaintasunari eta kalitateari dagokienez ere eskakizunik handienak betetzen dituztenen artean egon ahal izateko.
Lehen fase honetan, Batzorde Tekniko batek 17 unibertsitate publikok zuzenduriko 15 proiektu eta unibertsitate pribatuek zuzenduriko beste 3 proiektu aukeratu ditu (dena den, proiektu gehienetan unibertsitate edo erakunde bat baino gehiagok parte hartu du). Bi unibertsitateko bi proiektu bat egitea proposatu dute, halako itun estrategiko batek Nazioarteko Bikaintasunaren Campusari ekarriko liokeen balioa eta nazioartean lehiatzeko gaitasuna ikusita.
15 proiektu hauek 200.000 euro inguruko finantzaketa hartuko dute Zuzendaritza Plan osoa egiteko eta, aldi berean, nazioarte mailako sona handiko adituen batzorde baten aurrean egin beharreko aurkezpena prestatzeko. Bigarren fasean, Plan Estrategikoa osorik egiteko finantzaketa jasoko duten proiektuak hautatuko ditu Nazioarteko Batzordeak. Bigarren fasea azaroaren 30ean ebatziko da. Aukeratutako proiektu guztiek aurkezpen publikoa egingo dute.
Hona hemen deialdiaren lehen fasean aukeratutako proiektuak, autonomia erkidegoen arabera:
| AUTONOMIA ERKIDEGOAK | Unibertsitate koordinatzaileak | Proiektuaren izena |
|---|---|---|
| Andaluzia | Kordobako Unibertsitatea | Campus de Excelencia Agroalimentario (Cei-A3) |
| Granadako Unibertsitatea | Granadako Nazioarteko Bikaintasunaren Campusa (Cei Granada) | |
| Sevillako Unibertsitatea | Sevillako Unibertsitatea, Nazioarteko Bikaintasunaren Campusa | |
| Kantabria | Kantabriako Unibertsitatea | Cantabria Campus Internacional |
| Catalunya | Universitat Rovira i Virgili de Tarragona CCT | Campus de Excelencia Internacional Cataluña Sur |
| Bartzelonako Unibertsitatea (**) | Diagonaleko Campusa. Portal del Coneixement | |
| Pompeu Fabra Unibertsitatea | Nazioarteko UPF-Icaria Campusa | |
| Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa | UAB CEI: Ezagutzaren eta berrikuntzaren aldeko apustua | |
| Madrilgo Erkidegoa | Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea | Moncloaren Unibertsitate-Hiria: Madrileko Bikaintasunaren Campusa |
| Madrileko Unibertsitate Politeknikoa | Montegancedo Campusa: CEI Orientado a la Innovación Tecnológica | |
| Madrileko Carlos III Unibertsitatea | Carlos III Campusa | |
| Madrilgo Unibertsitate Autonomoa | Campus de Excelencia Internacional UAM-CSIC | |
| Valentziako Erkidegoa | Valentziako Unibertsitatea (*) | Naunova. Osasunerako eta Iraunkortasunerako Zientzia-A |
| Galizia | Santiagoko Unibertsitatea | Vida A Campusa |
| Asturiasko Printzerria | Oviedoko Unibertsitatea | Del XVII al XXI: Proyectando Nuestra Tradición Hacia El Futuro |
(*) Valentziako Unibertsitate Politeknikoaren proiektuarekin bat egitea proposatzen da
(**) Kataluniako Unibertsitate Politeknikoaren proiektuarekin bat egitea proposatzen da
Bestalde, batzorde teknikoak, aurkeztu diren beste 13 proiekturi sari hau ematea ere erabaki du: "Kalitate-aipamena erakutsitako izaera estrategiko edo berritzaileagatik". 13 proiektu hauek 50.000 euro inguruko finantzaketa hartuko dute bere Plan Estrategikoa hobetzeko, 2010eko Bikaintasunaren Campusaren deialdira aurkeztera begira.
Gainera, 3 unibertsitate pribatuk ere gainditu du deialdiaren lehen fase hau, kalitate-aipamena jasotzeaz gain. Hori horrela, nazioarteko ebaluazioan sartzeko aukera izango dute bere proiektuek lortu duten onespenari esker. Unibertsitate pribatuek ez daukate diru-laguntzarik jasotzeko aukerarik, bai ordea beste agregazio proiektu batzuetan parte hartzeko. Bestela, kalitate-aipamena ere jaso ahal izango dute Nazioarteko Batzordearen eskutik "Nazioarteko Bikaintasunaren Campus" kalifikazioaren bidez.
2009ko CEI kalitate-aipamenak (Plan Estrategikoaren azpiprograma), autonomia erkidegoen arabera:
| AUTONOMIA ERKIDEGOAK | Unibertsitate koordinatzaileak | Proiektuaren izena |
|---|---|---|
| Andaluzia | Malagako Unibertsitatea | Garapenari eta Lurraldeko iraunkortasunari Ezarritako Teknologiak: Turismoa eta Barazki-fruituzaintza |
| Jaeneko Unibertsitatea | Kultura eta Natura Ondareko Nazioarteko Bikaintasunaren Andaluziako Campusa | |
| Cadizeko Unibertsitatea | Campus del Mar | |
| Aragoi | Zaragozako Unibertsitatea | Nazioarteko Multicampus Jasangarria |
| Kanariak | Las Palmas de Gran Canariako Unibertsitatea | Campus Atlantikoa. ULPGC, Europa, Afrika eta Lationamerikaren arteko itsasaldeko ardatz |
| La Lagunako Unibertsitatea | ULL: Atlantikoko Europako Unibertsitatea | |
| Gaztela eta Leon | Salamancako Unibertsitatea | Espainieran eta bere Teknologietan Berrikuntzak egiteko Nazioarteko Bikaintasunaren Campusa - Centinela |
| Burgoseko Unibertsitatea | Burgoseko Unibertsitateko Giza Eboluzioaren inguruko Nazioarteko Bikainatasunaren Campusa | |
| Madrilgo Erkidegoa | Alcalá de Henareseko Unibertsitatea | Alcalako Unibertsitatea 2015. Tradizioa eta Bikaintasuna. UAH'15 |
| Nafarroako Foru-Erkidegoa | Nafarroako Unibertsitate Publikoa | Eskualdean Eragina, eta Konpromiso Soziala eta Ingurumenekoa duen Erabateko Campus batekin |
| Euskadi | Euskal Herriko Unibertsitatea | Ciudad, Arte y Ciencia / Hiria, Artea Eta Zientzia (Hazia) |
| Murtziako Eskualdea | Murtziako Unibertsitatea | Coriolis Proiektua: Murtziako Campus Zientifiko Teknologikoa 2015 |
| Cartagenako Unibertsitate Politeknikoa | Campusa-UPCT |
Unibertsitate pribatuak:
| AUTONOMIA ERKIDEGOAK | Unibertsitate koordinatzaileak | Proiektuaren izena |
|---|---|---|
| Nafarroa | Nafarroako Unibertsitatea | Nafarroako Unibertsitateko Plan Estrategikoa |
| Katalunia | Ramón Llull Unibertsitatea, Fundazio Pribatua | Aristós: Pasión por la Excelencia |
| Euskadi | Deustuko Elizaren Unibertsitatea | Deusto Campus Mundus 2015 |
I+G+b eta Transferentzia azpiprograma:
Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak kudeatutako azpiprograma honek 22 sari eman ditu 28 unibertsitatek parte hartu duten zientzia eta teknologiaren zenbait alorretan. Hona hemen emandako sarien izena: "CAMPUS BIKAINA IKERKETAN ETA TRANSFERENTZIAN". Sari hauek, unibertsitate, ikerketa zentro publiko eta pribatu eta enpresa bat baino gehiagoren gaitasunei erreparatuz eman dira, oro har. Izan ere, horien guztien zientzia eta teknologia gaitasunak esanguratsuki areagotzeko jarduera bereziak proposatzen dituzte sariok.
Azpiprograma honetan 45 unibertsitate ordezkatzen zituzten 44 proiektu aurkeztu ziren. Hortaz, aurkeztutakoen %60, gutxi gorabehera, izango da diru-laguntzen hartzaile ikerketan eta teknologiaren transferentziako bere jardueretan hobekuntza nabarmena eragin ahal izateko. Gaitasun hauek estrategikoak dira epe ertainera Nazioarteko Bikaintasunaren Campus bat garatzeko.
Programaren xedea itun estrategikoak sortzea da, bai unibertsitate beraien artean, bai unibertsitate hauen eta enpresa, erakunde, institutu, ikerketa-zentro, ospitale, teknologia zentro eta bestelako erakunde batzuen artean ere. Hainbat erakunde dira unibertsitateekin elkartu nahi dutenak zientzia eta teknologia kalitatea hobetzeko estrategia honetan, Espainiako I+G alorreko eragile nagusiak eta enpresa garrantzitsuenak barne.
Halaber, aurkeztutako proiektuek ikerketa-arlo desberdinetan dute sorburua, askotan bata bestearen osagarri direnak.
Aukeratutako I+G+b eta Transferentzia azpiprogramako proiektuak honako hauek dira, autonomia erkidegoen arabera:
| AUTONOMIA ERKIDEGOAK | Unibertsitatea | I+G+b eta Transferentziako alor nabarmenak |
|---|---|---|
| Andaluzia | Sevillako Unibertsitatea | Iraunkortasunerako teknologiak |
| Granadako Unibertsitatea (Bioosasuna) Granadako Unibertsitatea (IKTak) | Osasun teknologiak | |
| Kordobako Unibertsitatea (Huelva, Jaén, Cádiz eta Almeríako unibertsitateak sartzen ditu bere proiektuan) | Nekazaritza eta elikadura biologia | |
| Jaéngo Unibertsitatea (Huelva eta Malagako unibertsitateak sartzen ditu bere proiektuan) | Kultura ondarea | |
| Malagako Unibertsitatea | Turismoa | |
| Aragoi | Zaragozako Unibertsitatea | Materialen zientzia eta teknologia |
| Asturias | Oviedoko Unibertsitatea | Energia |
| Kanariak | Las Palmas de Gran Canariako Unibertsitatea | Itsas Zientzia eta Teknologia |
| Kantabria | Kantabriako Unibertsitatea | Itsas eraikuntza eta ingeniaritza |
| Gaztela eta Leon | Salamancako Unibertsitatea | Espainieraren industria |
| Katalunia | Bartzelonako Unibertsitatea | Bizitza-zientzia eta Teknologia |
| Catalunyako Unibertsitate Politeknikoa | ||
| Pompeu Fabra Unibertsitatea CCT | Ekonomia eta Gizartea | |
| Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa | Nano-bioteknologia | |
| Rovira i Virgili Unibertsitatea | Kimika | |
| Madrilgo Erkidegoa | Alcalako Unibertsitatea | Azpiegitura adimentsuak eta iraunkortasuna |
| Madrileko Carlos III Unibertsitatea | Industria-teknologia eta Robotika | |
| Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea | Ingurumen Zientzia eta Teknologia | |
| Madrilgo Unibertsitate Autonomoa | Nanozientzia eta Bioteknologia | |
| Madrileko Unibertsitate Politeknikoa | IKTak | |
| Valentziako Erkidegoa | Valentziako Unibertsitatea | Bioingeniaritza |
| Valentziako Unibertsitate Politeknikoa | ||
| Galizia | Santiagoko Unibertsitatea | Bizitza-zientzia eta Teknologia |
| Euskadi | Euskal Herriko Unibertsitatea | Ingurumen kalitatea eta baliabide naturalak |
Nazioarteko Bikaintasunaren Campusaren programa
Aurkeztutako proiektu guztiek betetzen dituzte Campus Programaren ardatzak. Ezagutzaren belaunaldi, ezarpen eta erabilerako lurralde eremu berriko kontzeptu bat da. Unibertsitateetan zentratzen da eta ikerketa zentro, parke zientifiko, zentro teknologiko, ekoizpen inguruneekin eta beste agente batzuekin interakzioan, hezkuntza, ikerketa eta berrikuntza ekosistemak garatuko dituzte ingurune lokal edo eskualdekoaren garapen ekonomikoan parte hartzeko.
Halaber, ikasle eta ikerlari onenak erakartzeko eta unibertsitate campusetako inguruneetan balio erantsi handiko instalazio zientifikoak eta enpresak kokatzeko erronkei aurre egin nahi zaie.
Nazioarteko Bikaintasunaren Campus Programaren martxan jartzeak Gobernuaren, Autonomia Erkidegoen, Espainiako unibertsitateen modernizaziora bideratutako unibertsitateen eta gizarte eta ekonomia eragileen arteko jarduera koordinatu bat dakar.
2009ko CEI Programak harrera ona izan du unibertsitateko kideen artean. Izan ere, Espainiako unibertsitatea modernoago bilakatzeko Gobernuaren apustutzat hartu dute, gai bereziki garrantzitsuak lehenesteko benetako ahalegin gisa, hain zuzen. Deialdi honetan unibertsitate publikoen %84k parte hartu izana horren adierazgarri da.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa