Eva Almuniak iragarri du Hezkuntzako Batzorde Nagusian
Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, Ministerioa eta Autonomia Erkidegoak biltzen dituen Hezkuntzako Batzorde Nagusia presiditu du gaur Santanderren. Hemen Europako mugikortasuneko eta eleaniztasuna Bigarren hezkuntzako ikasle eta irakasleen artean sustatzeko bi programa berri martxan jartzearen inguruan berri eman dute.
Bigarren Hezkuntzako ikasle eta irakasleentzako Erasmus berri bat
Horrela, datorren 2010-11 ikasturtetik aurrera, Comenius programan parte hartu duten ikastetxeetako ikasleriarentzako Europa guztiko institutuen artean trukea sustatzen duen mugikortasun proiektu berri bat jaio da. Programa berria, Europar Batasunaren Ikasketa Iraunkorraren Programan kokatzen da eta guztira 14 urtetik aurrerako 231 ikasleri hiru eta hamar hilabete artean Europako beste herrialde batean harrera familiekin bizitzeko eta han ikasteko aukera emango du. Honela, programa familientzat erabat doako da. Izan ere, ikasleak hileroko gastuetarako diru-laguntza bat jasoko du ikasmaterial, liburu eta tokiko garraioetarako.
Deialdia Comenius ikasle elkarte bat garatu duten edo garatzen ari diren 13 herrialdeetako ikastetxeei irekita dago: Austria, alemaniera hizketako Belgika, Txekiar Errepublika, Danimarka, Estonia, Finlandia, Frantzia, Italia, Letonia, Luxemburgo, Norvegia, Espainia eta Suezia.
Honela, Estatu-idazkariak zera nabarmendu du: "XXI. mendean, hizkuntzek, teknologia berriek eta herritarren balioek gazteen nahitaezko pasaportea osatzen du. Eta lehen hamarkada hau bukatu baino lehen erantzuna ematea nahi dugu. Horretarako beharrezkoa da ikasleen hizkuntzekiko interesa sustatzea, irakasleen prestakuntza hobetzea eta ikastetxeak mota honetako proiektuetan parte-hartzea sustatzea".
Era berean, Batzorde Orokorrak 2009/10 ikasturte honetan Frantzia, Alemania eta Erresuma Batuaren lankidetzarekin egonaldi profesionalen eta elkartrukeen programa berri bat martxan jartzea adostu du.
Batez ere programa elebiduna duten ikastetxeetako Espainiako 100 irakaslek beste Europako herrialde bateko ikastetxe batean bi eta lau aste arteko egonaldia egitea aurreikusten du programak. Halaber, bere atzerriko homologoa jaso ahal izango dute antzeko aldi batean.
Honela, truke kulturala, hezkuntza praktika berriak ikastea eta Espainiako irakasleen hizkuntza gaitasuna hobetzea sustatuko da. Gainera, Eva Almuniak nabarmendu duenez, "gure ikasgeletan jatorrizko hiztunak diren irakasleak egoteari esker, Europako irakasleen arteko trukeak hezkuntzaren aberastasuna suposatzen du eta irakasleak eta ikasleak hizkuntzetan prestakuntza izatea errazten du".
Kirol-irakaskuntzen eta Bigarren Hezkuntzako masterraren bultzada
Bestalde, Hezkuntzako Batzorde Nagusiak Espeleologiako kiroletako teknikariaren titulua arautuko duen Errege-Dekretuaren proiektua onetsi du. Titulu hau Gobernuak onetsiko duen eta goi-mailako heziketa ziklo baten baliokidea izango den kirol-irakaskuntzako lehen titulua da.
LOEk kirol-irakaskuntzak lehenengoz txertatzen ditu hezkuntzaren lege batean. Helburua irakaskuntza hauen kalitatea eta kirol eremuko profesionalen kualifikazioa hobetzea da.
Halaber, Batzorde Orokorrak Unibertsitateen Kontseiluak eta Unibertsitate Politikarako Biltzar Nagusiak onartutako Bigarren Hezkuntzako masterra malgutzeko 11 neurri finkatzen dituen eta gaur egungo egoera ekonomikorako egokiak diren arauak onartu ditu.
Horrela, 2. deialdiko parte-hartzaileek (urtarrila), ikasturtea amaitu baino lehenago deitzen diren Bigarren Hezkuntzako irakasleentzako plazetarako oposaketetara sarbide baldintzatua izango dute eta hauek ebatzi baino lehen masterreko titulazioa egiaztatu beharko dute. Gainera, bertaratze baldintza guztizko kredituen %65era gutxitzen da eta Europako B1 mailaren baliokidea den atzerriko hizkuntza baten jabetza, egiaztapena lortzean egin beharko da eta ez ikasturte hasieran. Halaber, masterreko praktikak egiteko ikastetxeen aukeraketa eta tutoreen onarpena bi datetariko edozeinetan has daiteke, hau da, urrian edo urtarrilean.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa