Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza ministerioak eta Medikuntza eta Arkitekturako ikasleek tituluen egituren inguruko jarrerak hurbildu dituzte

2009ko urriaren 19a

Felipe Pétriz bihar berriro ere bilduko da Medikuntzako dekano eta errektoreekin

Unibertsitate-politikako zuzendari nagusiak, Felipe Petrizek, Medikuntza eta Arkitekturako ikasleen ordezkariekin bi bilera egin ditu gaur, pasa den astean eta uda aurretik egin zuen bezala. Bileran ministerioak pasa den astean egin zuen proposamenaren inguruan aurreratu dute. Proposamenak 300 kreditutik gorako tituluek (graduko gainerako tituluek baino iraupen handiagoa dutenak) masterren eskumen propio batzuen onespena izatea dakarte.

Neurri honekin, Medikuntzan eta Arkitekturan graduatutakoak doktoretza-ikastarora aldez aurretik master bat egin gabe sartzeko aukera izateaz gain (gaur egungo araudian aurreikusita dago jada), graduko tituluan eskuratu gabeko gaitasunei lotutako kredituak bakarrik ikasiz master bat lortzeko aukera ere izango dute. Hala, 60 kreditu baino gutxiago egin beharko lituzkete.

Proposamen hau pasa den astean Medikuntzako dekanoei eta Unibertsitateen Kontseiluko Osasun-Zientzien Batzordeko errektoreei aurkeztu zieten. Zuzendari nagusia berriro ere bilduko da bihar hauekin. Halaber, ikasleen ordezkariekin harremana izaten jarraituko dute.

Arkitekturaren inguruko bilerara Albert Cabané (ETSAB), Miguel Ibáñez (ETSAM) eta Francisco Jesús Ibáñez (ETSAG) joan dira. Bere aldetik, Medikuntzaren inguruko bilerara Medikuntzaren Ikasleen Estatu Kontseiluaren (CEEM) presidentea, Lucas de Toca joan da.  

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri