Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Goi-mailako arte-irakaskuntzak Gradu eta Masterretan antolatuko dira, unibertsitateko ikasketak bezala

2009ko urriaren 23a

Gobernuak arte-irakaskuntzen antolamenduaren Errege-Dekretua onetsi du

  • Dantza eta musikako, arte dramatikoko, kultura-ondasunen kontserbazio eta zaharberritzeko eta diseinu eta arte plastikoetako goi-hezkuntzako ikasketak Goi-Hezkuntzako Europar Eremura sartzen dira, unibertsitarioekin eta Goi-mailako Lanbide Heziketarekin batera
  • Arte-irakaskuntzetako eskolek Master ikasketak eskaini eta Unibertsitateekin ados jarrita Doktorego ikasketak antolatu ahal izango dituzte

 

Goi-Hezkuntzako Europar Eremura ikasketa hauek osotasunean eta era eraginkorrean sartzea ahalbideratzen duen goi-mailako arte-irakaskuntzen antolaketarako Errege-Dekretua onartu du gaur Ministro Kontseiluak. Goi-Hezkuntzako Europar Eremua unibertsitate ikasketekin eta Erdi-Mailako Lanbide Heziketarekin banatzen du.

Honela, unibertsitate ikasketekin gertatzen den bezala, goi-mailako arte-irakaskuntzak ikasten dituzten ikasleek Musika, Dantza, Arte Dramatiko, Kultura-Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritze, Diseinu edo Arte Plastikoetako titulua lortuko dute.

Gainera, Errege-Dekretuak arte-irakaskuntzak hiru ziklotan arautzen ditu. Hala, goi-eskolek Gradu, arte-irakaskuntzetako Master (graduondoko ikastaro) eta Doktoratu-ikasketak eskaini ahal izango dituzte (Unibertsitateekin lankidetzan), eta dagokien tituluen diseinurako arauak ezartzen ditu, eta behar bada, hauen egiaztapen eta akreditaziorako prozedura.

Bestalde, LOEk aurreikusten duen bezala Goi-Hezkuntzako Europar Eremura arte-irakaskuntzak gehitzeak, sistemara Europa osorako komunak diren ECTS kredituak sartzea, eta goi-hezkuntzako europar eremuan ikasle eta tituludun espainiarren mugikortasuna bultzatzeko Tituluaren Gehigarri Europarraren bidalketa ahalbideratzen du.

Errege-Dekretuaren lanketarako, Hezkuntza Ministerioak Autonomia Erkidegoen, Arte-Irakaskuntzen Kontseilu Gorenaren eta Lurralde-Politika eta Presidentetzako Ministerioen parte hartzea izan du.

Ikasketa-planak

Graduen ikasketa-planek 240 ECTS kreditu izango dituzte. Hauek ikasleak lortu beharreko prestakuntza teoriko eta praktikoa izango dute: bere eremuko oinarrizko prestakuntzako materiak, derrigorrezko eta aukerako materiak, mintegiak, kanpoko praktikak, zuzendutako lanak, Gradu amaierako lana eta beste prestakuntza jarduera batzuk.

Bere aldetik, arte-irakaskuntzetako Masterretako ikasketa-planek 60 eta 120 kreditu artean izango dituzte eta xedea ikasleak prestakuntza aurreratua, izaera espezializatu edo disziplina anitzekoa eta espezializazio akademiko edo profesionalera edo ikerketa jardueretan hastera orientatuta dagoena lortu ahal izatea da.

Gainera, goi-mailako arte-irakaskuntzetako Graduatuek Master eta Doktoretza-ikastaroetako unibertsitateko irakaskuntzetara sartu ahal izango dira.

Tituluaren Gehigarri Europarra

Graduatuen titulua Tituluaren Gehigarri Europarrarekin batera joango da. Horrek ikasle eta langileen arteko mugikortasuna eta elkartrukea erraztuko du. Goi-hezkuntzako titulatu bakoitzerako bateratutako eta pertsonalizatutako informazioarekin izaera ofizialeko goi-hezkuntzako titulu bakoitza lagunduko duen dokumentua da. Dokumentua goi-hezkuntzako sistema nazionalean ikasitako ikasketen, lortutako emaitzen, lortutako gaitasun profesionalen eta titulazio mailaren ingurukoa da.

Eskaintzaren ebaluazioa eta egiaztapena

Azkenik, Arte-Irakaskuntzen Antolamenduko Errege-Dekretuak goi-mailako arte-irakaskuntzen eta bat datozen disziplina arloko eskaintza desberdintzeko beharrezkoak diren neurriak ezarriko dituztenak ANECA eta Autonomia Erkidegoetako ebaluazio erakundeak izango direla ezartzen du. Hala, ez da musika, dantza, arte dramatiko, kultura ondasunen kontserbazio eta zaharberritze, diseinu eta arte plastiko eta arte-irakaskuntzetako Masterretako Graduko tituluekin funtsean bat egiten duten izendapenak, hezkuntza edukiak edo gaitasun profesionalak dituzten beste titulu ofizialik ezarriko.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri