Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Langabezia kobratzen duten langabeentzako doako masterrak egiteko laguntzak azaroaren 16a arte eskatu ahal izango dira

2009ko urriaren 30a

  • Baldintza hauek betetzen dituzten eta beraien herritartasuna kontuan hartu gabe, Espainiako unibertsitate batean master bat egiteko aukera ematen dien titulazioa duten 25 eta 40 urte arteko unibertsitateko tituludunak izango dute laguntza izateko aukera

 

Laguntzak eskatu

 

Hezkuntza Ministerioak azaroaren 16a arte luzatu du langabetuta dauden eta subsidioa jasotzen ari diren unibertsitateko tituludunek unibertsitate publiko bateko master ofizial bat finantzatzeko laguntza eskatu ahal izateko epea.

Laguntzak baldintzak betetzen dituzten eta beraien herritartasuna kontuan hartu gabe, Espainiako unibertsitate batean master bat egiteko aukera ematen dien titulazioa duten 25 eta 40 urte arteko unibertsitateko tituludunei daude zuzenduta.

Laguntzek matrikularen prezioa betetzen dute, eta unibertsitate publikoko edozein master ofizialerako eska daitezke, bai urte bateko masterretarako bai urte bikoetarako ere.

Laguntzen helburua langabezian dauden pertsonen prestakuntza akademikoaren hobekuntza lortzea da, berriz ere lanean hasteko aukerak bultzatzea, hain zuzen. Ildo honetatik, master ofizialek birziklatze profesionalerako bereziki egokia den prestakuntza aurreratua eskaintzen dute, izaera espezializatutakoa edo diziplina anitzekoa.

Nazioaren Egoerari buruzko azken eztabaidan Gobernuko presidenteak iragarritako neurriak 70 milioi euroko aurrekontua dauka: gaur iragarritako deialdiari dagozkion 49 milioi eta laster Erkidego bakoitzeko garapen ekonomikorako estrategikoak diren Unibertsitateen berezko eskaintzaren bidez tituludun langabeen prestakuntza sustatzeko Autonomia Erkidegoen artean banatuko diren 21M euro.

Master bat ikasi nahi duten langabeek Unibertsitatean matrikulatzen diren unean laguntza eskaera (www.educacion.gob.es web orrian dago eskuragarri), langabezia legezko egoeran daudela eta matrikula formalizatzeko unean langabezia prestazioa edo subsidioa jasotzeko eskubidea onartuta dutela egiaztatzen duen egiaztagiria aurkeztu beharko dute.

Laguntza eskatzen dutenek eta baldintzak betetzen dituztenek zerbitzu akademikoengatiko prezio publikoen aldez aurretiko ordainketa egin gabe gauzatu ahal izango dute matrikula. Eskaerak egin ondoren, ministerioak ikasle onuradunen matrikularen kostua emango die unibertsitateei.

Ikasleak ikasketak uzten baditu, matrikularen zenbatekoa itzuli behar izango du. Ez du zenbatekoa itzuli beharko, ordea, ikasketak uztearen arrazoia lana aurkitu duela baldin bada.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri