Zulima Fernández Agentziaren zuzendari berri izendatu dute
Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, arratsalde honetan Kalitate eta Egiaztapenaren Ebaluazioaren Agentzia Nazionalaren (ANECA) patronatuko bilera bat presiditu du (ANECA). Bileran ministroak Zulima Fernández, Madrileko Carlos III Unibertsitateko katedraduna, Agentziako zuzendari berri izendatzea proposatu dio Patronatuari. Patronatuak izendapena aho batez onetsi du.
Zulima Fernández Madrileko Carlos III Unibertsitateko Enpresen Antolakuntzako katedraduna da 1990etik. Enpresako Ekimenen eta familiako enpresen "Conde de Campomares" Institutua eta ekintzaile gazteen Bancaja katedrak eta enpresa eta familia enpresen Ekimenak zuzentzen ditu. Ekonomia eta Enpresa-Zuzendaritzako Zientzia Elkarteko presidenteordea da (ACEDE).
Aurretiaz izandako kargu akademiko nagusien artean, hauek nabarmentzen dira: Madrileko Carlos III Unibertsitateko Antolakuntza Akademikoko eta Europako Bateratasuneko errektoreordea (1996-2007), Salamancako Unibertsitateko Analisi Ekonomiko eta Kontabilitate saileko zuzendaria (1991-1992) eta Oviedoko Unibertsitateko Enpresa Unibertsitate Institutuko zuzendariordea (1988-1989).
Ministroak eskerrak eman dizkio orain arte zuzendaria izan den Gemma Raureti, "izandako ardura, lan bikaina, zentzu instituzionala eta eskuzabaltasunagatik".
Honi lotuta, ministroak ANECAk garatutako unibertsitate tituluen egiaztapen prozesuetako emaitza onengatik duen poztasuna nabarmendu du. "Bere garaian Unibertsitateen kontseiluak egiaztatutako mila graduko tituluetara iristea planteatu genuen eta zifra hau garbi gainditu dugu: positiboki egiaztatutako 1266 eta 76 negatiboki. Master tituluen kopurua ere garrantzitsua da: positiboki egiaztatutako 1636 eta 68 negatiboki", nabarmendu du.
Orain etapa berri bat irekitzen da. Hemen ezarritako tituluen jarraipenari arreta berezia eskaini behar zaie. Prozesu honetan ANECAk funtsezko rola du, unibertsitate sistemaren kalitatearen ebaluaziorako kanpoko mekanismo bat bezala.
Agentzia bihurtzea
Bestalde, Patronatuak ANECAren Aholkularitza Kontseiluko, ANECAren zuzendaritzako eta Ikerlana Ebaluatzeko Estatuko Batzordearen (CNEAI) zuzendaritzako aurretiko lanen txostenak jaso ditu. Txosten hauek ANECA Estatuko Agentzia batean bihurtzea dute helburu. Urte bukaera baino lehen estatutuen proposamen bat prest egotea aurreikusita dago.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa