Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Unibertsitate-politikako zuzendari nagusia Arkitektura eta Medikuntzako ikasleen ordezkariekin bildu da

2009ko urriaren 13a

Ministerioak unibertsitate-erkidegoarekin mantentzen duen elkarrizketa iraunkorrean kokatzen da

Unibertsitate-Politikaren zuzendari nagusiak, Felipe Petrizek, arkitekturako ordezkariekin eta Medikuntzako Ikasleen Estatu Kontseiluko (CEEM) presidentearekin eta idazkariarekin bilera bana izan du. Bileran Arkitektura eta Medikuntza karretako egituraren inguruan hitz egin dute, Goi-Hezkuntzako Europar Eremuaren ingurunean.

Topaketan zehar, zuzendari nagusiak ministerioa 300 kreditu baino gehiago dituzten graduetan hartutako eskuduntzak masterreko titulu propio bateko eskuduntzak bezala onartzeko ideia esploratzeko prest dagoela esan du (bost urteko ikasketen baliokideak).

Graduko tituluek, orokorrean, 240 kreditu dituzte (lau urteko ikasketen baliokideak), baina badaude salbuespen batzuk, hala nola, 300 kreditu baino gehiago dituzten Arkitekturako tituluak, edo 360 dituzten Medikuntzakoak.

Bilera unibertsitateko irakaskuntzan parte hartzen duten sektore desberdinetako ordezkariekin daukan etengabeko elkarrizketaren barruan kokatzen da. Izan ere, zuzendari nagusia Medikuntzako dekanoen konferentziarekin eta arlo horretako errektoreekin bilduko da aste honetan.

Zuzendari nagusiak datorren astean beste bilera bat egitera deitu ditu ikasleen ordezkariak.

Arkitekturaren inguruko bilerara Albert Cabané (ETSAB), Miguel Ibáñez (ETSAM) eta Francisco Jesús Ibáñez (ETSAG) joan dira. Bere aldetik, Medikuntzaren inguruko bilerara Lucas de Toca eta Belinda Montalbán, presidentea eta idazkaria, hurrenez hurren joan dira.
 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri