Torrenteko (Valentzia) Musika Kontserbatorio Profesionalak aipamen berezia jaso du
Sofía Erreginak Drogamenpekotasunaren kontrako Laguntzarako Fundazioak (FAD), UNESCOrekin (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) lankidetzako Espainiako Batzordeak eta BBVAk deitutako 2009ko Ekintza Magistralaren Saria eman dio Zaragozako Ramiro Solans ikastetxe publikoari. Erreginarekin batera Hezkuntzaren Estatu-Idazkaria, Eva Almunia; FADeko presidentea, José Ángel Sánchez Asiaín; eta BBVAko Komunikazio eta Irudi zuzendaria, Gregorio Panadero, egon ziren. Horrez gain, Ekintza Magistralaren Sarian parte hartu duten Autonomia Erkidegoetako Hezkuntza Sailak eta Hiri Autonomoak ere ordezkatuta egon ziren.
Gatazken agerpena aurreikustea, elkarrekiko ezagutzaren bidez ikasgela eta ikastetxeetako giroa hobetzea eta elkarbizitza hobetzeko kidekoen arteko bitatekotzan sartzea dira CEIP Ramiro Solansen "Aprender a ser personas" proiektuaren xede nagusiak. Ikastetxe hau da 2009ko Ekintza Magistralari Saria irabazi duena. Sariketa honen bosgarren edizioa da aurten eta proiektua egin duten irakasleentzako 9.000€ eta esperientzia garatu den ikastetxerako beste 9.000€ ematen ditu.
Ikastetxeko irakasle eta ikasleez gain, proiektuak familiak, kanpo eragileak eta langileak inplikatu ditu proiektuak. Familiek Gurasoen Batzordearen bilera desberdinen bidez parte hartzen dute. Hor seme-alabek pertsona bezala garatzeko egin dituzten jarduerak ezagutu dituzte. Seme-alabak dira zer ikasten duten eta ikasitakoak zertarako balio duen kontatzen dietenak. Honela, ikasleek beraien gurasoen hezkuntza emozionala hobetzen laguntzen dute.
Halaber, Epaimahaiak Torrenteko (Valentzia) Musika Kontserbatorio Profesionalaren "Tots musics, Tots diferents" proiektuari aipamen berezi bat eman diote. Saria zentroko zuzendari eta proiektuaren egilekidea den Manuel Tomasek jaso du.
Berrikuntza proiektu honek, gure herrialdean lehen aldiz, oinarrizko musika ikasketetan hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleak onartzeko aukera ematen du.
"Tots musics, Tots diferents" proiektuaren helburua ezintasunak sortutako mugak oztopo bat beharrean, metodologia alternatiboen bidez salbuetsi daitekeen desberdintasun bat begietsiko duen estrategia berriak garatzea da.
2009ko EKINTZA MAGISTRALARI SARIA
Sariketara 2008-2009 ikasturtean Haur-Hezkuntzan edota Lehen Hezkuntzan, ikasleen nortasunaren garapenaren arloan hezkiketa proiektu edo esperientzia bat garatu duten Espainia guztiko irakasle eta ikastetxeen 251 proiektu aurkeztu dira.
Sariaren xede nagusia tolerantzia, elkartasuna, begirunea, justizia edo berdintasuna bezalako balio transmisioa errazten duten edo arrisku sozialeko jarrerak (droga kontsumo, alor desberdinetako indarkeria, arrazakeria eta xenofobia, eta abar) saihesten dituen hezkuntza proiektuak saritu eta ezagutaraztea da.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa