Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza Ministerioak 30 milioi eurorekin finantzatuko du Comillas Proiektua 2018 arte

2009ko urriaren 22a

Ángel Gabilondok eta Dolores Gorostiagak 2009rako bi milioi eurotako hornidurako lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Ikusi irudia erresoluzio altuan Ángel Gabilondo eta Dolores Gorostiaga lankidetza-hitzarmena sinatu dute.
  • Hitzarmenak Comillaseko Unibertsitate Pontifikaleko Mintegi Handiaren egokitzapen lanen eta zenbait jarduera akademikoren finantzaketa Hezkuntza Ministerioak egitea ezartzen du
  • Eraikinak Espainierako Goi-Hezkuntzen Nazioarteko Zentroa barne-hartuko du. Irakaskuntza arautuak 2010eko urrian hasiko dira

 

Hezkuntza ministroaren deklarazioak

Hezkuntza ministroaren esku-hartzea

 

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, eta Kantabriako Gobernuaren presidenteorde eta Comillas Fundazioko Batzorde Ordezkariaren Presidenteak, Dolores Gorostiagak, Espainierako Goi-Hezkuntzen Nazioarteko Zentroa (CIESE) sortu eta garatzeko lankidetza-htizarmen bat sinatu dute gaur.

Zentro hau Comillas Proiektuko funtsezko pieza da eta berarekin Espainiako hizkuntzaren eta kulturaren prestakuntza, ikerketa eta hedapenean nazioarteko erreferente berri bat sortu nahi da.

CIESE Comillaseko Unibertsitate Pontifikaleko antzinako Seminario Handiko eraikinean kokatuko da. Eraikin enblematiko hau erdi utzita zegoen eta ikasketa zentro hau hartzeko birgaitzen ari dira. Hori dela eta, "Comillas Proiektua", ez da ezagutzaren eta espainieraren hedapenaren tresna bat bakarrik, zonalde guztiaren bultzada ekonomiko, sozial eta turistikoa ere bada.

Hezkuntza Ministerioak 2005etik orain arte, 10,5 milioi euro inbertitu ditu. Kopuru horri 2010eko Ministerioaren aurrekontuetan aurreikusitako bi milioi euro gehitu behar zaizkio. Ministerioaren hainbat urtetarako inbertsioa 2018 arte 30 milioi euroko finantzaketarekin mantenduko da.

Finantzaketa hau Seminarioa errehabilitatzeko eta Fundazioko hezkuntza ekimen desberdinak antolatzeko erabiliko da. 2010eko urrian jada antzinako Seminarioan irakaskuntza arautuak hasteko asmoa dute.

Urte hauetan Comillas Fundazioak zenbait ikerketa ildo eta espainiera sustatzeko eta hedatzeko zenbait jarduera akademiko garatu ditu. Horietako jarduera asko Hezkuntza Ministerio berberarekin edo Espainieraren Akademia Erreala bezalako prestigioko instituzio desberdinekin lankidetzan egin dira.

Comillas Fundazioak, jada martxan dituen hitzaldi, jardunaldi eta konferentziez gain, negozioetarako hitzuntza eta kultura hispanikoko ikastaro orokorrak, Espainiera Atzerriko Hizkuntza Diplomarako (DELE) prestatzeko ikastaroak, ekonomia, bankuetako edo komertzioko espainiera irakasteko helburu zehatzetarako espainierako ikastaroak, eta irakasle eta zuzendaritza-kideentzako graduondoko ikastaroak ditu.

Espainieraren ikerketa eta hedapen ildoekin osatzen den zerbitzu sorta hau, unibertsitateko ikasleei, ikasle "seniorrei", espainiera atzerriko hizkuntza bezala irakasten duten ikasleei, zuzendaritza-kideei eta lan jardueran eta enpresa eta instituzioetan espainiera erabiltzen duten profesionalei zuzenduta dago.

Gaur Comillas Fundazioarekin sinatutako hitzarmena Hezkuntza Ministerioaren eta Kantabriako Gobernuaren mundu guztian Espainiako kultura eta hizkuntza babestu eta hedatzeko politika gakoaren parte da.

Horretarako, Hezkuntza Ministerioak gutxi gorabehera 600 ikastetxetan 6.000 irakasle baino gehiagok artatutako 85.000 ikaslek parte hartzen duten atzerriko ikastetxe sare handia du. 2008-2010 aldian sare honetako inbertsioa 430 milioioi eurokoa da.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri