Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Ikastetxe publiko eta hitzartuetako eta haur-hezkuntzako ikastetxeetako ikasleen onarpena eta Hezkuntza Ministerioaren eremuan behar bereziak dituzten ikasleen arreta arautzen duen Errege-Dekretua onetsita

2009ko urriaren 30a

Ministro Kontseilua

Ikastetxe publiko eta hitzartutako pribatuetako ikasleen onarpena, haur-hezkuntzako lehen zikloa duten ikastetxeek bete beharreko baldintzak eta Hezkuntza Ministerioaren kudeaketa eremuan hezkuntza-laguntza izateko behar zehatza duten ikasleen arreta arautuko dituen Errege-Dekretua onartu dute gaur.


Arau honek legedia Hezkuntzaren Lege Organikoak aipatutako alderdiei dagokionez sartu dituen aldaketetara egokitzeko beharrari erantzuten dio.


Honela, Errege-Dekretuak LOEren aurretik dagoe oinarrizko izaerako araudia indargabetzen du edozein ziurtasun-gabezia juridiko ezabatzeko asmoz. Gainera, Hezkuntza Ministerioaren kudeaketa eremuan hiru alderdi hauek arautzea presiditu behar duten printzipio orokorrak ezartzen ditu. Errege-Dekretuak funtsean LOEn jada jasotako eta eremu juridiko baten egokitzapen azkarra lortzeko tresna malgu bat delako Ministro-Agindu baten bidez garatuko diren printzipioak erreproduzitzen ditu


LOEk bultzatzen dituen, eta Errege-Dekretau honetan jasota dauden berrikuntza nabarmenen artean, besteak beste hauek daude:


- Gurasoek hala eskatzen duten haur-hezkuntzako bigarren zikloko ikasle guztiei ikaspostu bat bermatzea

- Hezkuntza-laguntza behar zehatza duen ikasleriaren bidezko banaketa.


- Hezkuntza-behar bereziak garaiz identifikatzeko prozedurak eta baliabideak ezartzea.


- Ikasleen gurasoei aholkularitza indibidualizatua bermatzeko neurriak martxan jartzea eta eskolaratzean eta heziketa prozesuetan eragina duten erabakietan parte hartzea ahalbideratzen dieten nauerriak garatzea.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri