17 unibertsitate publikok koordinatutako 15 proiektu lehiatzen dira
Inaugurazio ekitaldiaren argazki galeria.
Unibertsitate parte-hartzaileen argazki galeria. 
Hezkuntza ministroaren esku-hartzean audioa inaugurazio ekitaldian.
Hezkuntza ministroaren esku-hartzearen audioa ekitaldiaren bukaeran.
Nazioarteko Bikaintasunaren Campus laguntzen deialdiaren lehen fasea (A azpiprogramam) pasa zuten Espainiako unibertsitateek gaur nazioarteko ospea duten bederatzi adituk osatutako batzorde baten aurrean egingo den bilera publiko batean bakoitzaren "Nazioarteko Bikaintasunaren Campusera bihurtzeko eta bideragarri izateko Plan estrategikoak" defendatuko dituzte. 17 unibertsitate publikok koordinatutako 15 proiektu eta beste hainbeste unibertsitate pribatuk koordinatutako 3 proiektu dira.
Unibertsitateen aurkezpenak entzun ondoren, nazioarteko adituen batzordeak unibertsitate publikoen Plan Estrategikoen lehentasunezko zerrenda bat egingo du nazioarteko adituen batzordeak finantzaketa zeintzuk lortuko duten zehazteko. Lehentasunezko izaera izan ahal izango luketen plan hauetako bakoitzaren jardueren txosten bat ere egingo du, bere osotasunean finantzatzen ez diren kasuan, onuradunak diren campusak bilkaintasun mailara gerturatzeko asmoz.
Gobernuak planak martxan jartzeko aukeratutako unibertsitateetako Autonomia Erkidegoentzako 150 milioi euro inbertituko ditu maileguetan. Unibertsitate pribatuek ezingo dute finantzaketa lortu, baina bai Nazioarteko Bikaintasunaren Campus (CEI) kalifikazioa. Deialdiaren ebazpena bihar, osteguna, hemango da jakitera.
Bikaintasunaren Campusa
Unibertsitate Estrategia 2015ean kokatzen den laguntzen deialdi honen xedea, nazioarteko ikuspen handia lortzera zuzenduta dagoen campus bera partekatuz, ingurune akademiko, zientifiko, ekintzaile edo berritzaile bat eratzeko helburu estrategikoarekin proiektu estrategiko komuneko proiektu bat landuko duten erakundeen agregazioa bultzatzea da.
Sozialki hiri-barruti edo lurraldera integratutako unibertsitate bizitzako benetako inguruneak sortu nahi dira, kalitate handiz eta ingurumenaren jasangarritasunean prestazio handiz (campus jasangarri eta osasungarriak) Halaber, ikasle eta ikerlari onenak erakartzeko eta unibertsitate campusetako inguruneetan balio erantsi handiko instalazio zientifikoak eta enpresak kokatzeko erronkei aurre egin nahi zaie.
Deialdi honekin Espainiako Unibertsitateak Europako onenen artean kokatzea eta osatzen duten unibertsitate bakoitzaren dibertsifikatzea indartuz, Espainiako osoko unibertsitate sistemaren indarguneak sustaketa eta finkatzea babeste nahi dute.
Unibertsitate parte-hartzaileak
CEIren bigarren fase honetan lehiatzen diren 17 unibertsitate publikotako 15 eta unibertsitate pribatutako hiru agregazio proiektuak hauek dira:
Lehen fasearen emaitzak
Guztira, unibertsitate publikoen %84ak parte hartu du Nazioarteko Bikaintasunaren Campusean. Beraz, Hezkuntza eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioen lehen baterako deialdi hau arrakastatsua izan da. Hezkuntza Ministerioak koordinatutako A azpiprogramako (Nazioarteko Bikaintasunaren Campusera Bihurtzeko eta Bideragarri izateko Plan Estrategikoaren Garapena eta Zehartapena) lehen fasean aurrez aukeratutako unibertsitate publikoetako 15 proiektuei, 200.000 bat euroko diru-laguntza eman zitzaien beraien plan estrategikoen diseinua osatzeko eta bigarren fasea prestatzeko.
Gainera, lehen fasean beste 13 proiektuk "Kalitatezko Aipamena" lortu zuten, 2010eko laguntza deiladiari begira beraien plan estrategikoak osatzeko finantzaketarekin.
Halaber, B azpiprograman (I+G eta Transferentzia), Zientzia eta Berrikuntza ministerioak 30 unibertsitatek parte hartzen duten 26 proiekturi I+G eta Transferentziarako 50 milioi euro eman zizkien diru-laguntzetan lehen fasean. Proiektu hauei arlo zientifiko-teknikoko arlo zehatzetan "IKERKETAN ETA TRANSFERENTZIAN CAMPUS BIKAIN" deituriko izendapenak eman zitzaizkien.
Sari hauek, unibertsitate, ikerketa zentro publiko eta pribatu eta enpresa bat baino gehiagoren gaitasunei erreparatuz eman dira, oro har. Izan ere, horien guztien zientzia eta teknologia gaitasunak esanguratsuki areagotzeko jarduera bereziak proposatzen dituzte sariok. Kalitate zientifiko eta teknologikoaren gehikuntzako estrategia honetan unibertsitateekin elkartzea planteatzen duten erakundeen harremana oso zabala da eta I+G nazionalaren aktore nagusiak biltzen ditu, herrialdeko enpresa garrantzitsuenak barne.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa