Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Ángel Gabilondok azken 20 urteetan Melillan eraiki den lehen ikastetxe publikoa inauguratu du

2009ko azaroaren 05a

Altos del Real Haur-Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxea

Ikusi irudia erresoluzio altuan Hezkuntza ministroa Altos del Real Haur-Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxeko ikasleekin.
  • Hezkuntza ministroak hiri autonomoa bisitatu du
  • Ikastetxeak 27 ikasgela ditu. 40 irakaslek egingo dute lan eta 675 ikasle izango ditu.

 Ministroak Melillara egindako bidai ofizialaren argazki galeria 

Hezkuntza ministroa, Ángel Gabilondo, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, lagunduta, Eva Almuniak, gaur Melillako Altos del Real Haur-Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea inauguratu du. Hiri autonomoan azken 20 urteetan irekitzen den lehen ikastetxe publikoa da.

"Gaur Melillan bizikidetza eta integrazioko espazio berri bat jaio da. Ikastetxe hau gizarte melillarraren islada da. Gure gazteen hezkuntzarako eta gizarte bate garapenerako funtsezko balioen adibide bat da. Besteak beste, elkarrizketa, elkarbizitza, aniztasunari begirunea nabarmentzen dira", adierazi du Gabilondok inaugurazio ekitaldian.

CEIP Altos del Real ikastetxe publikoen sarea integratuko duen mota honetako hamabigarrena izango da. Guztiz funtzionatzen duenean dituen 27 ikasgeletan 40 irakaslek zaindutako guztira 675 ikasle hartuko ditu.

Ikastetxeak irakaslanak ondo funtzionatzeko beharrezkoak diren instalazio denak ditu. Horien artean, liburutegi bat, estalitako kiroldegi bat eta balio anitzeko areto bat nabarmentzen dira.

Arbel digitalak dituen eta teknologikoki aurreratuta dagoen ikastetxe bat da. Melillan jada badaude Eskola 2.0 Programa hiri autonomoko ikastetxe publiko guztietan ezartzeko esperientzia bezala balio iznago duten ikasgela pilotuak.

Eskola 2.0 Programaren xedea 5. mailako ikasleentzako ordenagailu eramangarriak eta arbel elektronikoak emanez eta irakasleak behar bezala prestatuz ikasgelak digitalizatzea da. Melillan proiektu honek 575.156 euroko aurrekontua du.

 

Ikastetxe sare publikoak Melillan

Inaugurazio honekin Melilla hiriko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoen sarea honela geratzen da:

  • Haur-hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako hamabi Ikastetxe
  • Hezkuntza Bereziko Ikastetxe bat
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako zazpi Institutu
  • Pertsona Helduen Ikastetxe bat
  • Arte Eskola bat
  • Hizkuntza Eskola bat
  • Musika Kontserbatorio Profesional bat

Gainera titulartasun pribatuko lau ikastetxe daude, horietatik hiru hitzartutakoak.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri