Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza ministroak Hispanoamerikako X. Ortografia Lehiaketa itxi du

2009ko azaroaren 16a

Hezkuntza Ministerioaren Atzerriko ikastetxeetako izangaiak lehen saria lortu du eta abenduan Habanan (Kuba) ospatuko den Nazioarteko Txapelketan Espainia ordezkatuko du

Ikusi irudia erresoluzio altuan .
  • Parte hartzen duten Batxilergoko bigarren mailako ikasleek aurretik bi txanda klasifikatzaile gainditu zituzten; bat bakoitzaren ikastetxean eta bestea autonomia erkidegoan

 

Argazki galeria. undefined

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, Madrilen ospatu den eta Espainia guztiko Batxilergoko Bigarren mailako ikasleek parte hartu duten Hispanoamerikako X. Ortografia Lehiaketako fase nazionala itxi du. Irabazlea Hezkuntza Ministerioaren atzerriko ikastetxeetako ordezkaria, Pablo Giomi, izan da.

Lehiaketa honek aurretiko bi txanda izan ditu, bata autonomia erkidegoan eta bestea lehiaketara aurkezteko erabakia hartu zuten Batxilergoko ikastetxeetan.

Gaur egindako frogetan, hautagaiek diktatzen zizkieten espainierako hitz eta esaldiak zuzenki idatzi eta puntuatu behar izan dituzte. Erantzun zuzen gehien zituzten ikasleak txanda kanporatzaileak gainditzen joan dira irabazle bat lortu arte. Errioxako ordezkaria, Clara Fernández, bigarren geratu da.

Azken fase honetako irabazleak Espainia ordezkatuko du Kubako Habana hirian datorren abenduaren 6 eta 11 artean ospatuko den Hispanoamerikako Lehiaketan.

Nazioarteko lehiaketa honetan Argentina, Bolivia, Kolonbia, Costa Rica, Kuba, Txile, Dominikar Errepublika, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Honduras, Mexiko, Nikaragua, Panama, Paraguai, Peru, Puerto Rico, Uruguai eta Venezuelako Batxilergoko bigarren mailako ikasleek parte hartuko dute.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri