Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eta Hezkuntza Ministerioaren arteko Koordinazio Batzordea eratu da

2009ko azaroaren 06a

Ministro Kontseiluak Zientzia eta Berrikuntza ministerioaren eta Hezkuntza ministerioaren arteko koordinazio Batzordea osatzeko Errege-Dekretu bat onetsi du. Xedea unibertsitate eremuan I+G+b-ren inguruko jarduerak koordinatzeko beharrezkoak diren neurriak hartzea da. Izan ere, unibertsitateek funtsezko rola betetzen dute I+G+b arloan.

Batzordearen funtzioak hurrengoak dira:

  • Unibertsitateei edo hauen menpekoak diren edo atxikita dauden ikastetxeei zuzendutako I+G+b programak, eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren eskuduntzei eragin diezaioketen Hezkuntza Ministerioaren jarduera programak identifikatzea.
  • Jarduera konjuntuen garapena aztertzea.
  • Ministerioko bi sailetako jardueren plangintza orokorra ezagutzea.
  • Jarduera ildo arruntetako batean sartu ahal diren I+G+bko Plan Nazioanaren exekuzioan bi Ministerioen jarduerak ezagutzea.
  • Unibertsitate Estrategia 2015aren garapen jarduerak garatzea, batez ere ikerketaren sustapenari eta ezagutzaren transferentziari dagokienak.
  • Batzordearen jarduera arloan egozten zaizkioan edozein beste funtzio.

Batzordearen presidentetza txandakakoa izango da Ministerio bietako tituludunen artean eta hamabi hilabeteko aldietan jardungo dute. Presidentetza jarduten lehena Zientzia eta Berrikuntza Ministroa izango da. Batzordea gutxienez urtean bi aldiz bilduko da eta behar dituen lantalde kopurua sortu ahal izango du.

Batzordearen Presideordetza presidentetzan ez dagoen Ministroak hartuko du eta gutxienez Zuzendari Nagusi mailako Ministerio bakoitzeko hiru batzordekide ere osatuko dute.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri