Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Goi-Hezkuntzako Europar Eremuaren ezarpena sustatzeko 12 milioi euro banatzea onetsi dute

2009ko azaroaren 27a

Ministro Kontseilua

Ministro Kontseiluak, erakunde unibertsitarioak Goi-Hezkuntzako Europar Eremura egokitzeko 12 milioi euro banatzeko hitzarmena onartu du, Hezkuntza Ministerioaren proposamenari jarraiki.

Halaber, hitzarmenean autonomia erkidegoen finantzaketarako banaketa irizpideak ezarri dituzte. Irizpide hauek pasa den ekainaren 2an egindako Unibertsitate Politikarako Biltzar Nagusian hitzartu ziren, erkidego guztien eta Hezkuntza Ministerioaren ordezkariak bertan zirela.

Irizpide horien artean honako hauek daude: 2009-2010 ikasturterako Bologna Planaren arabera ezarritako gradu berrien kopurua, ikasleen kopurua, eremu geografiko bakoitzeko unibertsitate kopurua edo titulazio ofizialen guztizko kopurua.

2005etik 2009ra, Espainiako Gobernuak 51 milioi euro baino gehiago eman ditu hori lortzera begira eta orain, 2010eko Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuan aurreikusitako 12 milioiko saila gehitu behar zaio zenbateko horri.

 

Autonomia erkidegoen arteko hitzartutako banaketa.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri