Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Gaztela eta Leoneko 19.000 gazte baino gehiagok Eskola 2.0 programa izango dute 2009/2010 ikasturtean

2009ko azaroaren 09a

Ángel Gabilondok eta Juan Vicente Herrerak hitzarmena sinatu dute

Ikusi irudia erresoluzio altuan .
  • Hitzarmenak Ministerioak eta Juntak batera finantzatutako 11,3 milioi euroko inbertsioa suposatzen du
  • Eskola 2.0ren xedea Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasgelen digitalizazioa da. 2010eko apirilean jada Espainia osoko 400.000 ikasle inguruk parte hartuko dutela kalkulatzen da


Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, eta Gaztela eta Leoneko Juntako presidenteak, Juan Vicente Herrerak, autonomia erkidego honetan Eskola 2.0 programa martxan jartzeko hitzarmena sinatu dute gaur.

Hitzarmen honi esker, Gaztela eta Leoneko lehen hezkuntzako 5. eta 6. maila ikasten duten 19.000 ikaslek baino gehiagok Eskola 2.0 programa izango dute. Horretarako, Ministerioak eta Juntak, 11,3 milioi eurorekin batera finantzatuko dute ekimena 2009/2010 ikasturtean.

Aurrekontu honekin hitzarmenak hurrengo jarduerak begiesten ditu:

  • Ikasle, irakasle eta ikastetxeentzako egokiak diren baliabide teknologikoen hornidura hobetzea.
  • Ikastetxeetako Interneteko konektibitatea, eta ekipo guztietarako ikasgela barruan interkonektibitatea bermatzea Interneti konektibitatea bermatzea.
  • Bizilekuetan, ordutegi berezietan, Interneterako sarbidea erraztea.
  • Irakasleen prestakuntza alderdi teknologikoetan eta batez ere eguneroko irakas-jardunean baliabide hauek integratzeko alderdi metodologiko eta sozialetan sustatzea.
  • Eskola-elkarte guztiak curriculum-diseinuei egokitutako hezkuntza material digitaletara sarbidea izatea.
  • Ikasleria eta familiak baliabide hauen erosketa, zaintza eta erabileran partaide egitea.


Eskola 2.0 programa martxan jartzeko hitzarmenak sinatzea funtsezkoa da ekimen hau garatzeko. Horietan Espainia osoan ezartzeko markatu behar dituzten puntu komunak jaso behar dira, autonomia-administrazio bakoitzeko berezitasunak errespetatzeko malgutasun nahikoarekin.

Datozen datetan hitzarmen berriak sinatuko dira ia Autonomia Erkidego guztiekin. 2010eko apirilaren 30ean ekimen honetan jada 400.000 gaztek parte hartzea da xedea.

Eskola 2.0 programa Gobernuko Presidenteak iragarri zuen Nazioaren Egoeraren inguruko pasa den eztabaidan. Ikasteko eta irakasteko era berriak egi bihurtzeko xedea duen hezkuntza berrikuntzako programa da.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri