Hezkuntza ministroak Melillako Hezkuntzaren Eztabaidagunearen eraketa ekitaldia presiditu du
2009ko azaroaren 05a
Eskola-elkarte guztiko ordezkariek osatuta
- Organo berri honek hiri autonomoko hezkuntza jardueren inguruan aholkatuko du Hezkuntza Ministerioa
Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak lagunduta, Melillako Hezkuntzaren Ezabaidagunearen eraketa ekitaldia presiditu du. Eztabaidagunea hiri autonomo guztiko eskola-elkartea ordezkatuta dagoen kontsultarako organoa da. Ekitaldian Granadako Unibertsitateko errektoreak, Francisco González Lodeirok ere parte hartu du.
Eztabaidagune honen xedea Mnisterioari eskolako irakaskuntzari dagozkion egoeren berri ematea, hezkuntza -eskaintza arloan txosten, ikerketa edo diagnostikoen lanketa bultzatzea, eta Melillako hirian eskolako emaitzak hobetzen lagunduko duten neurriak proposatzea da.
"Eztabaidagune honen sorkuntzarekin, Melillako eskola-elkarteak lehen aldiz bere eskaerak, kezkak eta proposamenak egiteko ahots propio bat du", adierazi du Gabilondok ekitaldian.
Eztabaidagunea Sebastián Sánchez Fernándezek, Melillako Campuserako Granadako Unibertsitateko Errektorearen ordezkariak, presiditzen du.
- Estatuko Hezkuntza-administrazioko bi ordezkari
- Erakunde sindikalek hala proposatuta izendatutako bost irakasle
- Hiru ikasleen guraso
- Ikasleen hiru ordezkari
- Zerbitzu eta administrazioko langileen ordezkari bat
- Ikastetxe pribatuen tituludun bat
- Granadako Unibertsitateko Errektoreak proposatutako Unibertsitateko ordezkari bat
- Hiriko Presidenteak proposatutako tokiko Administrazioko ordezkari bat
- Hezkuntza arloan, berrikuntza pedagogikoan eta irakaskuntzan tradizio eta arduraldi gehien duten instituzioetan ospe handia dutelako hauatutako bost pertsona ospetsu
- Enpresaburu elkarteen bi ordezkari
- Erakunde sindikalen bi ordezkari.
Melillako Hezkuntzaren Eztabaidagunearen funtzioak hurrengoak izango dira:
- Melilla hirian unibertsitateaz kanpoko hezkuntzaren egoerari dagokion aldizkako informazioaren aholkularitza, analisi eta hedapen organo gisa jokatzea.
- Alderdi guztietan ekitatearen hobekuntza eta irakaskuntzaren kalitatea bultzatzea.
- Melilla hiriko hezkuntza kudeaketa hobetzeko, instantzia desberdinetatik, publiko eta pribatuetatik, martxan jartzeko neurri eta jardueren inguruko informazioa jasotzea eta aztertzea.
- Aniztasunaren arreta, integrazio eta eskola arrakasta, inmigrazioa, umeen tratu txar eta genero berdintasunari dagokionean heziketa jardunbide egokiak hedatzea.
- Indarrean dagoen araudia kontuan hartuta, eskolaratzeari dagokionez ikasleen banaketa arloan nahasita dauden instituzio denen arteko lankidetza bultzatzea.
- Hezkuntza hedadura eta sustapenari buruzko gaien inguruan aholkatzea.
- Eskola-egutegia gizarte melillarraren behar eta ezaugarrietara egokitzea proposatzea.
- Melilla hirian unibertsitateaz kanpoko hezkuntzaren inguruko organismo publiko eta pribatuen arteko disziplina arteko topaketa eztabaidagune gisa jokatzen du.
- Ikastetxeetako bizitza hobetzeko eta, orohar, oinarrizko eskubide eta askatasun; gizon-emakumeen arteko eskubide eta aukera-berdintasun eta ezintasuna duten pertsonen tratu-berdintasun eta diskriminazio eza; jarduera profesionala egikaritzeko eta bizi ekonomiko, sozial eta kulturalean parte-hartze aktiborako gizabanako erantzunkizun, meritu eta ahalegin pertsonalean Hezkuntzaren Lege Organikoan aurreikusitako helburuak lortzeko jarduera proposamenak egitea.
- Melilla hiriaren alorrean hezkuntzarekin lotutako kontuen eboluzioaren inguruko aldizkako txostenak eta hori hobetzeko hartutako neurriak lantzea.
- Irakaskuntzaren kalitatearekin lotutako gaien inguruko proposamenak egitea.