Baliabide eta jarduera guztiak www.leer.es web orrian daude eskuragarri.
Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, ume eta gazteen artean irakurketa sustatzeko helburua duen Leer.es programa aurkeztu du. Juan Luis Cano Gomaespumako kazetariak gidatu duen ekitaldian, adingabe batzuek galdera desberdinak egin dizkiote ministroari.
"Leer.es neska-mutil gazteak irakurtzera animatzeko xedea duen programa da. Baina ez hori bakarrik. Horrez gain, ikastea eta irakurtzea denbora pasatzeko era gogokoenetarikoan bihurtzea nahi dugu, eta ez irakasle batek, gurasoek, edo ministro batek esaten duelako", adierazi du Gabilondok.
www.leer.es plataformak gizarte osorako irakurketarekin lotutako jarduerak sustatzen eta baliabideak eskaintzen ditu, eta jada autonomia erkidegoen eta, besteak beste, Akademia Errealaren, Cervantes Institutuaren eta fundazio desberdinen babesa du.
Bai baliabideak eta bai jarduerak umeei eta gazteei zuzenduta daude, nerabezaroari; hezkuntza-etapa guztietako eta arlo eta ikasgai guztietako irakasleei; eta familiei bereziki. Azken hauei seme-alabei beraien ikasketetan laguntzeko aholkuak eta baliabideak eskaintzen zaizkie.
Irakurketa ezagutzaren oinarrizko tresna bihurtzea, bereziki aro digitalean, programa hoen xedea da. Izan ere, irakurketa matematikak, musika, literatura edo zinema ikasteko nahitaezko tresna da. Eta horrez gain gero eta pluralagoa eta konplexuagoa den gizarte batean komunikatzen ikas dezagun.
www.leer.es ez du irakurketaren sustapena euskarri tradizionaletan bakarrik bilatzen, ordenagailu, Internet edo gizarte-sareetara, eta abarretara hedatzearen aldeko apustua ere egiten du.
Arrazoi honegatik www.leer.es Zentro Birtuala irakasleen prestakuntzarekin oso lotuta dagoen formatu digitalean dauden hezkuntza edukien aldeko apostua da, eta eskola-elkartea Hezkuntza Ministerioak burututako beste neurri batzuk garatzen lagunduko duen tresna izatea eskaintzen da. Tresna hauek eskola uztearen kontra hartutako neurriak, edo Eskola 2.0 prograren aldeko apustua dira, besteak beste.
Leer.es Kongresu Nazionala
Xede hauetan sakontzeko, datorren azaroaren 13, 14 eta 15ean, Madrileko Arte Ederren Zirkuluan, Hezkuntza Ministerioak irakurketaren arloko aditu, prestakuntza aholkulari, irakurketa planen edo eskola liburutegien arduradun, edo irakurmen kontuetako PISA programako aditu, diagnostiko ebaluatzaile, eta hezkuntza etapa guztietako zuzendaritza-talde eta irakasleei zuzendutako Leer.es Kongresu Nazionala antolatu du.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa