Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Alfredo Pérez Rubalcaba ministroak eta Ángel Gabilondok "Educación y Seguridad en el entorno escolar 2009" sariak banatu dituzte

2009ko azaroaren 03a

Ikusi irudia erresoluzio altuan Hezkuntza ministroak eta Barne Ministroak bi umerekin berriketan egiten dute.

Barne ministroak, Alfredo Pérez Rubalcabak, eta Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, gaur goizean, "Educación y Seguridad en el Entorno Escolar 2009" sariak banatu dituzte Rivas Vaciamadrideko (Madril) Babes Zibilaren Eskola Nazionalaren egoitzan (ENPC). Ministerio biek sustatutako Sari hauek eta Bizikidetza eta Eskola Segurtasuna Hobetzeko Planak, Gobernuko presidenteak bultzatutako Zibilizazioen Aliantzaren Plan Nazionala eratzen dute.

Barne Ministerioak 12 autonomia erkidegotako 30 ikastetxe inguruk parte hartu duten sarien hirugarren edizioa antolatu dute aurten. Honek 2006an egin zen lehen edizioarekin alderatuta parte-hartzea ehuneko 47 igo dela esan nahi du.

Aurten saria jaso dutenak hurrengo hauek dira:

Haur-hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko Modalitateko Lehen Saria (Segurtasuneko erabateko proiektua)

  • Pola de Siero eta Lugoneseko (Asturias) CARMÍN eta LA MANZANA Ikastetxeak, proiektu honengatik: "Seguro? ¡Sííí...!

Haur-hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko Modalitateko akzesita (Segurtasuneko erabateko proiektua)

  • Orihuelako (Alicante) MANUEL RIQUELME ikastetxea, proiektu honengatik: "Cerca de nosotros"

Haur-hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko Modalitateko 2009ko Lehen Saria - (Segurtasuneko proiektu zehatza)

  • Xixoneko (Asturias) BEGOÑA ikastetxea, proiektu honegatik: "Trompita y la Educación Vial".

Haur-hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Hezkuntza Bereziko Modalitateko akzesita - (Segurtasuneko proiektu zehatza)

  • Moralzarzaleko (Madril) EL RASO ikastetxea, proiektu honengatik: "Jornadas de Educación Vial Infantil y Primaria".

Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide heziketako Modalitateko Lehen Saria - (Segurtasuneko proiektu zehatza)

  • I.E. S. Corellako (Nafarroa) ALHAMA, proiektu honengatik: "Educación Vial en el aula... y en el centro".

Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide heziketako Modalitateko akzesita - (Segurtasuneko proiektu zehatza)

  • I.E. S. CANDÁS, (Asturias), proiektu honengatik: "Transporte escolar: algo más que una rutina".

Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide heziketako Modalitateko akzesita - (Segurtasuneko proiektu zehatza)

  • I.E. S. Puente de San Migueleko (Kantabria) NUEVE VALLES, proiektu honengatik: "Educación Vial: un camino más hacia la educación para la salud".

Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide heziketako Modalitateko akzesita - (Segurtasuneko proiektu zehatza)

  • I.E. S. Redondelako (Pondevedra) CHAPELA, proiektu honengatik: "Pisando fuerte en Educación Vial".
     

Sarien xedea

Barne Ministerioak bultzatutako "Educación y Seguridad en el Entorno Escolar" Sarien xedea, arrisku edo segurtasun ezeko egoerak gainditzeko segurtasunari, prebentzioari eta parte-hartzeari zuzendutako hezkuntza esperientziak bultzatzen dituzten ikastetxe publikoak saritzea da, adierazpena edozein dela ere: herritarren segurtasuna, larrialdietarako babesa eta trafikoko segurtasuna.

Horrez gain, sari hauen helburua segurtasun arloan prebentziozko gizarte kultura eta herritarren lankidetza aktiboa garatzea da, ikasleek horren parte garrantzitsua dela sentitu eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen, babes zibilaren eta trafikoko segurtasunaren eta, orokorrean, segurtasuneko zerbitzu publikoen ezagutza hobetu dezan erraztuz.

Onespen hau haur-hezkuntzako, lehen hezkuntzako, derrigorrezko bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta lanbide heziketako ikastetxe publikoei zuzenduta dago. Edizio bakoitzean, modalitate bakoitzeko 6.000 euroko sari bat, eta 2.000 euroko akzesit bat ematen da.

Informazio gehiagorako Barne Ministerioaren www.mir.es web orrian "Hezkuntza eta Segurtasuna" epigrafean.


Babes Zibilaren Eskola Nazionala

Babes Zibilaren Eskola Nazionalak 200.000 metro karratuko guztizko azalera du eta hondamendi edo larrialdi egoera bat gertatzekotan parte hartu behar izango luketen herri administrazio guztiei dagozkien taldeen arrisku eta larrialdien kudeaketarako prestakuntza teorikoa eta praktikoa ematen du.

Eskolak azpiegituretan ekipamendu osoa du. Horrek, prestakuntza jardueren garapen egoki bat ahalbideratzen du, ahalik eta errealistenak diren tokietan entrenamendu praktikoak eta larrialdietan esku-hartzeko lan-metodo eta tekniketan heziketa barne hartuz. Instalazio hauetan hurrengo elementuak daude:

- Egitura industrialak eta material sukoien gordailuak simulatzen diren 3 su plataforma, suteen aurkako praktikak egiteko.
- Uretako salbamenduko praktikentzako baltsak: 10.000 metro kubiko, sakonera maximoa: 7 metro.
- Kolapsatutako egituren eremua: 7.500 metro karratu, 240 metroko lurrazpiko galeriekin, eraispenen biktimak kokatu eta erreskatatzeko 150 puntu, sarbide bertikalak dituzten 5 mailako kolapsatutako eraikinak eta solairuko 100 metro karratu.
- Lur irristatze eremuak: 5.500 metro karratu.
- Elementu laguntzaileak: burdinezko bideen gaineko tren bagoiak, ibilgailu istriputuak, ikasgelak, aldagelak eta biltegiak.

 

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri