Unibertsitateen Kontseiluko araudia onetsi dute
Unibertsitateen Kontseilua Espainiako unibertsitate sistemako funtzionamenduan elementu nagusia da. Koordinazio akademikoko eta unibertsitate gaietako lankidetza, aholkularitza eta proposamen organoa da. Unibertsitate gaietan eskuduna den Ministroa den presidente batek, Espainiako unibertsitateetako errektoreek eta presidenteak hautatutako bost kidek osatuta dago.
Unibertsitateen Kontseilua 2007an onetsitako Unibertsitateen Lege Organikoa Aldatzeko Lege Organikoak (LOMLOU) sortu zuen. Lege honek Kontseiluaren funtzionamenduaren funtzio eta arau nagusiak ezarri zituen:
a) Eremu akademikoan elkarlan, lankidetza eta koordinaziorako bide bezala balio izatea.
b) Unibertsitate sistemari bere osotasunean eragiten dioten legezko eta arauzko xedapenen berri ematea.
c) Hezkuntza Ministerioak, Unibertsitate Politikarako Biltzar Nagusiak, edo, Autonomia Erkidegoetako unibertsitate arloko organo eskudunak eskatzen duten unibertsitate arloko aholkuraritza ematea.
d) Gobernuari unibertsitate sistemari eta Unibertsitate Politikarako Biltzar Nagusiari dagozkion proposamenak egitea.
e) Ikasketa planak Gobernuak titulu ofizialetarako ezarritako zuzentarau eta baldintzei egokitzen zaizkiela eta egiaztapena egiaztatzea.
Lege honek , Kontseiluaren jardueren artean, bere araudi propioaren lanketa eta Gobernuak onartu ahal izateko unibertsitate arloko Ministro eskudunari pasatzea xedatu zuen. Araudi honek LOMLOUak Kontseiluari esleitzen dizkion oinarrizko funtzio, osaketa eta arauak errepikatzen ditu eta kideei dagokionez zehaztasun txikiak egiten ditu. Izan ere, Presidenteak izendatzen dituen Zuzendari Nagusien arteko bost kideetariko bat Zientzia eta Berrikuntza Ministroak proposatutakoa izan behar dela zehazten du.
Gainera, Kontseiluko kide diren errektoreen jabetza-hartze, uzte eta ordezkapen erregimena eta hauen eskubide eta betebeharrak zehazten ditu.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa