18 proiektuk finantzaketa jasoko dute eta 9k "CEI 2009" kalifikazioa
Màrius Rubiraltak eta Juan Tomás Hernanik esandakoa.
"Nazioarteko Bikaintasunaren Campusa" programaren inguruko informazio guztia.
Màrius Rubiralta Unibertsitateen idazkari nagusiak eta Juan Tomás Hernani Berrikuntzaren idazkari nagusiak Nazioarteko Bikaintasunaren Campuserako deialdiaren ebazpena (A azpiprograma, Hezkuntza Ministerioak kudeatutakoa) plazaratu dute gaur, berrikuntzarako Plan Estrategikoak abian jar ditzaten 150 milioi euro kredituen bidez unibertsitateei banatzera begira.
Adituen nazioarteko batzordeak deialdiaren lehen fasea gainditu zuten "Nazioarteko Bikaintasunaren Campus bihurtzeko bideragarritasun plan estrategikoen" 18 aurkezpenak atzo entzun zituen eta zegokion eztabaida egin ondoren, hamaika unibertsitatek koordinatutako bederatzi proiektuk "Nazioarteko Bikaintasunaren Campusa 2009" (CEI 2009) kalifikazioa lortu dute.
Ebazpenari jarraiki, hurrengo bost proiektu hauek ("Barcelona Knowledge Campus", "Moncloaren Unibertsitate-Hiria: Madrileko Erkidegoaren Bikaintasunaren Campusa", "Carlos III Campusa", "UAB CEI: Ezagutzaren eta berrikuntzaren aldeko apustua" eta "UAM-CSIC Nazioarteko Bikaintasunaren Campusa") nazioarteko bikaintasunaren maila lortzeko gai izateaz gain, aukera asko dituzte, baldin eta unibertsitate horiek aurkeztutako proiektu estrategikoa martxan jartzen badute.
Guztira, bost proiektu hauek 73 milioi euroko diru-laguntza jasoko dute Plan horiek gauzatzeko, 2015erako Europako unibertsitate onenen artean izateko asmoz.
Gainera, beste lau unibertsitatek koordinatutako lau proiektuk "Eskualde mailako CEI 2009" kalifikazioa jaso dute, proiektua abian jarri eta gero eskualde mailako bikaintasuna lortzeko erakutsi duten gaitasunagatik. Lau proiektu hauetara 30,1 milioi euro zuzenduko dira guztira.
Azkenik, beste bederatzi proiektuk "Etorkizun handiko CEI Proiektu" kalifikazioa jaso dute. Horrela, beharrezko den gaitasuna lortzera begira ahalegin handiagoa egitea proposatu zaie, betiere proiektua amaitzerakoan nazioarteko bikaintasuna lortzeko moduko maila izan dezaten. Proiektu hauei, guztira, 35 milioi euroko finantzaketaz lagunduko zaie.
Nazioarteko Bikaintasunaren Campusaren "CEI 2009" kalifikazioa:
(Nazioarteko bikaintasunaren maila lortzeko gaitasun handia proiektua martxan jarri ondoren)
| Proiektua | Unibertsitateak | Proposatutako finantzaketa (M €-tan) |
|---|---|---|
| Barcelona Knowledge Campus | Bartzelonako Unibertsitatea eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoa | 21 |
| Moncloako Unibertsitate-Hiria: Campus de Excelencia de la Comunidad de Madrid | Madrileko Unibertsitate Konplutentsea eta Unibertsitate Politeknikoa | 21 |
| Carlos III Campusa | Madrileko Carlos III Unibertsitatea | 10 |
| UAB CEI: Apuesta por el Conocimiento y la Innovación | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa | 10 |
| Campus de Excelencia Internacional UAM-CSIC | Madrileko Unibertsitate Autonomoa | 11 |
Nazioarteko Bikaintasunaren Campusaren "Eskualde mailako CEI 2009" kalifikazioa:
Eskualde mailako bikaintasuna lortzeko gaitasun handia proiektua martxan jarri ondoren
| Proiektua | Unibertsitateak | Proposatutako finantzaketa (M €-tan) |
|---|---|---|
| Campus Agroalimentario | Kordobako Unibertsitatea | 7,5 |
| Cantabria Campus Internacional | Kantabriako Unibertsitatea | 7,6 |
| Ad Futurum | Oviedoko Unibertsitatea | 7,5 |
| Campus Vida | Santiago de Compostelako Unibertsitatea | 7,5 |
Etorkizun handiko CEI Proiektu kalifikazioa:
Beharrezko den gaitasuna lortzera begira ahalegin handiagoa egitea proposatzen zaie, betiere proiektua amaitzerakoan nazioarteko bikaintasuna lortzeko moduko maila izan dezaten
| Proiektua | Unibertsitateak | Proposatutako finantzaketa (M €-tan) |
|---|---|---|
| Campus de Excelencia Internacional Cataluña Sur | Tarragonako Rovira i Virgili Unibertsitatea | 4 |
| Aristos: Pasión por la Excelencia | Ramon Llull Unibertsitatea | 2 |
| Campus UPF - Icaria Internacional | Pompeu Fabra Unibertsitatea | 4 |
| Montegancedo Campusa: CEI Orientado a la Innovación Tecnológica | Madrileko Unibertsitatea Politeknikoa | 4 |
| Naunova/Ciudad Politécnica de la Innovación | de Valencia y Valentziako Unibertsitate Politeknikoa | 8 |
| Deusto Campus Mundus 2015 | Deustuko Unibertsitatea | 2 |
| Campus Excelencia Internacional Granada | Granadako Unibertsitatea | 4 |
| 2015erako ikuspegia | Nafarroako Unibertsitatea | 3 |
| Sevillako Unibertsitatea: Nazioarteko Bikaintasunaren Campusa | Sevillako Unibertsitatea | 4 |
Guztira, Espainiako unibertsitateek 200 milioi euro baino gehiago jasoko dute Nazioarteko Bikaintasunaren Campusaren lehen urte honetan. Gaur bertan mailegu modura emandako 150 milioiez gain, lehen fasean 53 milioi euroko diru-laguntza banatu zen.
Horrela, bigarren faserako hautatu ziren unibertsitate publikoen 15 proiektuetako bakoitzak 200.000 euro inguru jaso zituen. Gainera, beste 13 proiektuk "Kalitate-aipamena" jaso zuten eta, hori ez ezik, 2010eko 50.000 euro inguruko diru-laguntzen deialdirako bere plan estrategikoak osatzeko finantzaketa ere eman zitzaien.
Halaber, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak kudeatutako B azpiprogramaren (I+G eta Transferentzia) barne, I+G+b eta Transferentzia ekimenetarako 50 milioi euroko diru-laguntza eman zitzaion lehen fasean 30 unibertsitatek bideratutako 26 proiekturi. Proiektu hauek "CAMPUS BIKAINA IKERKETAN ETA TRANSFERENTZIAN" izeneko sariak jaso zituzten zientzia eta teknologiako zenbait arlotan.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa