Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza ministroak eta Aragoiko Presidenteak Tierzen, Huescan, ikastetxe bat inauguratu dute

2009ko azaroaren 14a

Marcelino Iglesias: ''Hezkuntza, Osasun eta Gizarte-Zerbitzuetan ez dugu aurreztuko''

Ikusi irudia erresoluzio altuan .

Aragoiko presidenteak, Marcelino Iglesiasek, eta Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, Hezkuntza estatu-idazkariak, Eva Almuniak, eta Hezkuntza, Kultura eta Kirol sailburuak, María Victoria Brotok, lagunduta, Tierzeko, Huescako, ikastetxe berria inauguratu dute. Ikastetxea 2009-2010 ikasturteko lehen egunean ireki zuten, Huescako herri honetan azken urteetan dagoen ikaspostuen eskaera hazkorrari erantzuna emateko.

Ekitaldian, Marcelino Iglesiasek datorren urterako aurrekontuekin Aragoiko Gobernuk duen xede nagusia azpimarratu du: "Hezkuntza, Osasun eta Gizarte-Zerbitzuetan ez dugu aurreztuko, inbertsioak mantedu edo handituko ditugu".

Bere aldetik Ángel Gabilondok etorkizuneko gizarte baterako ikastetxeek jokatzen duten funtsezko rola nabarmendu du, "eskolan eta irakasle eta familien laguntzarekin, haziko dira umeak benetan" ziurtatuz.

Aragoiko Gobernua, hezkuntza azpiegitura berrien urteko inbertsio planen eremuan, Haur-Hezkuntzako ikasleentzako hiru ikasgela eta Lehen Hezkuntzakoentzat sei dituen ikastetxe moderno eta zabal bat sortu du. Horrez gain, proiektu honek ikaspostuen eskaeraren aurrean instalazioak etorkizunean handitzeko aukera zabalik utzi du.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Sailak 2,2 milioi euro zuzendu ditu proiektu honetara. Lan hauek urte honetako azpiegituretako inbertsio Planen barruan egin dira. Plan honetatik 45 milioi euro ikastetxe eta institutu berrien eraikuntzara eta beste Autonomia Erkidegoetako handitze eta hobetzera zuzendu dituzte.

Tierzeko ikastetxe berriko lanak 2008ko abenduan hasi ziren eta 10 hilabete geroago, irailaren 1ean, bukatu zituzten. Bi erabilera desberdindutatik aurrera proiektatutako eraikin bat da: alde batetik hezkuntza eremua, dagozkion ikasgela eta jangelekin, bestetik erabilera anitzeko aretoak eta liburutegia.

Eraikin honen arkitekturak argiztapen naturala aztertu du gela guztietan eta hegoaldeko eremuan eskola baratze bat jarri dute itzala egiten duten fruta-arbola zuhaitzen landaketa eremu batean. Gainera aurrezte energetikoko neurriak instalatu dituzte. Hala nola, beheko solailuko zoru bero-emaile bidezko sistema eta momentu batzuetan erabiltzeko beharrik ez dagoen leku batzuk isolatzeko atezaindegiko eremutik kontrolagarriak diren ateak jarri dituzte, guztia funtzionamendu bioklimatiko baten bidez.

1996an Tierz ikastetxea ume faltagatik itxi behar izan zuten. Hala ere biztanleriaren gehikuntza dela eta 2004an berriro ere ireki zuten. Hazkunde demografiko konstante honek ikastetxe handiago bat eraikitzeko aukera emateaz gain 0 eta 3 urteko umeentzako Haur Eskola baten sorkuntza ere beharrezkoa egin du.

 

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri