Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Aragoiko 5.500 gazte baino gehiagok Eskola 2.0 programari etekina aterako diote 2009/2010 ikasturtean

2009ko abenduaren 03a

Ikusi irudia erresoluzio altuan .
  • Hitzarmenak ikasturte honetarako 6 milioi euroko inbertsioa suposatzen du, Ministerioaren eta Gobernu autonomikoaren artean batera finantzatutakoak
  • Eskola 2.0ren xedea Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasgelen digitalizazioa da. 2010eko apirilean jada Espainia osoko 400.000 ikasle inguruk parte hartuko dutela kalkulatzen da

 

Ekitaldiaren bideoa.

 

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, eta Aragoiko presidenteak, Marcelino Iglesiasek, autonomia erkidego honetan Eskola 2.0 programa martxan jartzeko hitzarmenaren sinadura ekitaldia presiditu dute gaur. Hezkuntza, Kultura eta Kirol sailburuak, María Victoria Brotok, eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak ere parte hartu dute.

Hitzarmen honi esker, aurten Aragoin Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren maila eta Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren maila ikasten ari diren gazteek Escuela 20. programari etekina aterako diote. Horretarako, Ministerioak eta Gobernu autonomikoak, 2009/2010 ikasturte honetako ekimena batera finantzatuko dute, ia 6 milioi eurorekin.

Aurrekontu honekin hitzarmenak hurrengo jarduerak begiesten ditu:

  • Ikasle eta zentroak IKT baliabideez hornitzea: ordenagailu eramangarriak ikasle eta irakasleentzako, eta ikasgela digitalak estandarizatutako hornidura eraginkorrarekin.
  • Ikasgela barruan ekipo guztientzako Interneteko konektibitatea eta interkonektibitatea bermatzea Bizilekuetan, ordutegi berezietan, Interneterako sarbidea erraztea.
  • Alderdi teknologikoetaz gain, batez ere baliabide hauek eguneroko irakas-jardunean integratzeko alderdi metodologiko eta sozialetan Irakasleen prestakuntza ziurtatzea.
  • Eskola-elkarte guztiaren curriculum-diseinu hauetara egokitutako hezkuntza material digitaletara sarbidea sortzea eta erraztea.
  • Ikasleria eta familiak baliabide hauek zaintzeko eta erabiltzeko erantzunkizunean inplikatzea.

 

Eskola 2.0 programa martxan jartzeko hitzarmenak sinatzea funtsezkoa da ekimen honen garapenerako. Horietan Espainia osoan ezartzeko markatu behar dituzten puntu komunak jaso behar dira, autonomia-administrazio bakoitzeko berezitasunak errespetatzeko malgutasun nahikoarekin.

Datozen datetan hitzarmen berriak sinatuko dira ia Autonomia Erkidego guztiekin. 2010eko apirilaren 30ean ekimen honetan jada 400.000 gaztek parte hartzea da xedea.

Orain arte Asturiaseko Printzerriak, Andaluziako Juntak eta Gaztela eta Leoneko Batzarrak antzeko hitzarmenak izenpetu dituzte.

Eskola 2.0 programa Gobernuko Presidenteak iragarri zuen Nazioaren Egoeraren inguruko pasa den eztabaidan. Ikasteko eta irakasteko era berriak egi bihurtzeko xedea duen hezkuntza berrikuntzako programa da.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri