Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak Eskolako Liburutegien Sari Nazionalak banatu ditu

2009ko abenduaren 02a

2008ko deialdia

Ikusi irudia erresoluzio altuan Saritutakoen taldeko argazkia.
  • Espainia osoko 27 ikastetxe saritu dituzte
  • Ikastetxeetako liburutegiak irakurketa bultzatzeko eta hezkuntza trebetasunak hartzeko espazio bihurtzeko ekimen onenak saritzen dira

Sari banaketaren argazki galeriaundefined

Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, 2008. urtean deitutako Eskolako Liburutegien sari Nazionalak banatu ditu gaur Liburutegi Nazionalean. Sariak 207.000 euroko guztizko hornidura dute.

Urtero ematen diren sari hauek, helburu bezala, ikastetxeek haien liburutegiak hezkuntza ekimeneko gune integratu, irakurmena sustatzeko baliabide erabilgarri eta informaziorako gaitasunak lortzeko eta garatzeko gune bihurtzeko garatutako ekimen onenak ezagutzea dute.

Beraien liburutegien dinamizazioa eta berrikuntza hurrengo eremuetan inskribatzen diren jarduera eta praktiken bidez jorratu duten ikastetxeak saritu dituzte:

  • Ikasgela-liburutegia laneko proiektuen bidez sail desberdinek baliabide didaktiko eta curriculumeko integrazio bezala liburutegia erabiltzea.
  • Liburutegia informazio iturri gisa erabiltzea, dokumentazio desberdinaren erabileraren bidez disziplina anitzekin lan egitea erraztuko duena.
  • Hezkuntza dokumentala eta erabiltzaileen prestakuntza.
  • Hezkuntza Proiektuan integratutako ikastetxearen irakurketa planaren garapena eta eskola-elkartearen beste sektore batzuk inplikatuko dituena, hala eskolako liburutegia ingurura irekiz eta beste liburutegi batzuekin lankidetza sareak ezarriz.
  • Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak eskolako liburutegiaren zerbitzura erabiltzea (liburutegi birtualak, katalogorako sarbidea, prestakuntza, eta abar).

Hezkuntza Ministerioak 2005etik Eskolako Liburutegiak hobetzeko Plana garatzen ari da. Xedea liburutegi berriak sortzea, daudenak suspertzea, hauen funtsak handitzea eta gure gazteentzako funtsezko gaitasun bezala irakurketa babestea. Plan honekin, orain arte, Ministerioak 61 milioi euro inbertitu ditu.

Gaur emandako sariak 12.000€, 9.000€ edo 6.000€eko (modalitate bakoitzeko lehen, bigarren eta hirugarren sariei dagozkienak, hurrenez hurren) diru-baliabide bat dute. Ondoren 2008. urteko deialdiko kategoriak eta irabazi duten ikastetxeak zehazten dira:

  • Haur-hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Hezkuntza Berezi eta Helduen Hezkuntzako zentroak.
    • Lehen saria:
      • CEIP Nuestra Señora de la Caridad. La Garrovilla (Badajoz)
    • Bigarren sariak:
      • CEIP Sant Josep-El Pi. L`Hospitalet de Llobregat (Bartzelona).
      • CEIP El Tejar. Fuengirola (Malaga).
      • CEIP Els Cingles. L`Ametla del Vallès. Bartzelona.
    • Hirugarren sariak:
      • CEIP José Moreno Villa. Malaga.
      • CEIP Catalunya de Navarcles. Bartzelona.
      • CEIP Nuestro Padre Jesús. Valenzuela (Kordoba).
      • CEIP La Paloma. Azuqueca de Henares (Guadalajara)
      • CP Máximo Cruz Rebosa. Piornal (Cáceres).
         
  • Bigarren Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Arte Irakaskuntzetako Ikastetxeak eta HIzkuntza Eskola Ofizialak.
    • Lehen saria:
      • IES Vallecas-Magerit. Madril.
    • Bigarren sariak:
      • IES Marqués de Santillana. Torrelavega (Kantabria)
      • IES Mare Nostrum (Malaga).
      • IES Carlos Casares. Viana do Boloa. (Ourense)
    • Hirugarren sariak:
      • IES Torre del Prado. Campanillas (Malaga).
      • IES Laguna de Tollón. El Cuervo (Sevilla).
      • IES Alfonso X O Sabio. A Coruña.
      • CPEB Aurelio Menéndez. San Antolín de Ibias (Asturias).
      • IES Josep Lluís Sert. Castelldefels. (Bartzelona).
  • Unibertsitateaz kanpoko aurreko modalitateetan adierazitako edozein irakaskuntza arautu ematen duten Itunpeko ikastetxe pribatuak.
    • Lehen saria:
      • Instituto Cuatro Vientos Sociedad Cooperativa. Iruña.
    • Bigarren sariak:
      • Escola Sant Gervasi. Mollet del Vallés. Bartzelona
      • San Juan de la Cruz ikastetxea. León
      • José García Fernández ikastetxea. Luarca (Asturias)
    • Hirugarren sariak:
      • La Salle ikastetxea. Burgos
      • La Salle ikastetxea. Santiago (A Coruña)
      • Amor de Dios ikastetxea. Valladolid
      • Marista Champagnat ikastetxea. Salamanca.
      • Martí Sorolla ikastetxea. Valentzia

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri