Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Kanariako 12.000 gazte baino gehiagok 2009/2010 ikasturtean etekina aterako diote Eskola 2.0 programari

2009ko abenduaren 04a

Ángel Gabilondo eta Milagros Luis Britok hitzarmena sinatu dute

Ikusi irudia erresoluzio altuan .
  • Hitzarmenak ikasturte honetarako Ministerioaren eta Gobernuaren artean batera finantzatutako 10,2 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa suposatzen du
  • Eskola 2.0ren xedea Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasgelen digitalizazioa da. 2010eko apirilean jada Espainia osoko 400.000 ikasle inguruk parte hartuko dutela kalkulatzen da

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, eta Kanariako Hezkuntza, Unibertsitate, Kultura eta Kirol sailburuak, Milagros Luis Britok, autonomia honetan Eskola 2.0 programa martxan jartzeko hitzarmena sinatu dute.

Hitzarmen honi esker, aurten Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren maila ikasten ari diren 12.000 ikasle baino gehiagok Eskola 2.0ri etekina aterako diote. Horretarako, Ministerioak eta Gobernua autonomikoak, 2009/2010 ikasturteko ekimena 10,2 milioi euro baino gehiagorekin batera finantzatuko dute. Halaber, datozen ikasturteetan Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleentzako ere nerri hau hartzea begiesten da.

Aurrekontu honekin hitzarmenak hurrengo jarduerak begiesten ditu:

  • Ikasle eta zentroak IKT baliabideez hornitzea: ordenagailu eramangarriak ikasle eta irakasleentzako, eta ikasgela digitalak estandarizatutako hornidura eraginkorrarekin.
  • Ikasgela barruan ekipo guztientzako Interneteko konektibitatea eta interkonektibitatea bermatzea Bizilekuetan, ordutegi berezietan, Interneterako sarbidea erraztea.
  • Alderdi teknologikoetaz gain, batez ere baliabide hauek eguneroko irakas-jardunean integratzeko alderdi metodologiko eta sozialetan Irakasleen prestakuntza ziurtatzea.
  • Eskola-elkarte guztiaren curriculum-diseinu hauetara egokitutako hezkuntza material digitaletara sarbidea sortzea eta erraztea.
  • Ikasleria eta familiak baliabide hauek zaintzeko eta erabiltzeko erantzunkizunean inplikatzea.

Eskola 2.0 programa martxan jartzeko hitzarmenak sinatzea funtsezkoa da ekimen honen garapenerako. Horietan Espainia osoan ezartzeko markatu behar dituzten puntu komunak jaso behar dira, autonomia-administrazio bakoitzeko berezitasunak errespetatzeko malgutasun nahikoarekin.

Datozen datetan hitzarmen berriak sinatuko dira ia Autonomia Erkidego guztiekin. 2010eko apirilaren 30ean ekimen honetan jada 400.000 gaztek parte hartzea da xedea.

Orain arte Asturiaseko Printzerriak, Andaluziako Juntak eta Gaztela eta Leoneko Juntak, eta Aragoiko Gobernuak antzeko hitzarmenak izenpetu dituzte.

Eskola 2.0 programa Gobernuko Presidenteak iragarri zuen Nazioaren Egoeraren inguruko pasa den eztabaidan. Ikasteko eta irakasteko era berriak egi bihurtzeko xedea duen hezkuntza berrikuntzako programa da.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri