Ministro Kontseilua
Ministro Kontseiluak Madril, Katalunia eta Andaluziao Autonomia Erkidegoekin hiru hitzarmen sinatzea baimendu dio Hezkuntza Ministeriori eskualde hauetan Nazioarteko Bikaintasunaren Campus Programako proiektuak garatzeko.
Ekimen honen xedea, campus bera partekatuz, ingurune akademiko, zientifiko, ekintzaile eta berritzaile bat sortzeko helburuarekin proiektu estrategiko komun bat egiten duten instituzio bateratuen bidez, Espainiako unibertsitateak Europako onenen artean kokatzea da.
Campus Programaren ebazpenak hogei unibertsitatek koordinatutako hemezortzi proiektuen artean maileguetan 150 milioi eurotako banaketa suposatu zuen. Horietatik bederatzik lortu zuten "Nazioarteko Bikaintasunaren Campus" kalifikazioa. Deialdiak berak diru-laguntzak autonomia erkidegoekin sinatutako hitzarmenen bidez egingo zirela adierazten zuen.
Ministro Kontseiluak hiru akordio hauen sinadura baimendu du, zehazki Madril, Katalunia eta Andaluziako erkidegoekin. Hauei, hurrenez hurren, 46, 41 eta 15,5 milioi euro dagozkie. Madrileko Erkidegoan lau proiektu, Katalunian bost eta Andauzian hiru finantzatzeko. Gainerako hitzarmenek ez dute Ministro Kontseiluaren baimenik behar, ez direlako hamabi milioi eurotik gorakoak.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa