Ministro Kontseilua
Ministro Kontseiluak Hezkuntza Ministerioaren eta Kataluniako Generalitatearen artean Eskola 2.0 programaren hitzarmena izenpetzeko aukera emango duen Akordio bat onetsi du.
Gaur sinadura baimendu duten hitzarmen honen bidez, eta Ministerioak 15,4 milioi euro emango ditu Katalunian Eskola 2.0 garatzeko. Bere aldetik, Generalitateak kopuru bera emango du, batera finantzatutako programa bat delako. Aurrekontu hau pasa den uztailean onetsi zuten, Hezkuntzako Konferentzia Sektorialak hala adostutapasa den hilabetean onetsi zen Hezkuntzako Konferentzia Sektorialaren hitzarmenak. Hamabi milioi euroak gainditzen dituenez, hitzarmenak Ministro Kontseiluaren baimena behar du
Hitzarmen hau Ministerioak Andaluzia, Aragoi, Kantabria, Kanariak eta Gaztela eta Leonekin jada izenpetu dituenetara gehitzen da.
Eskola 2.0 Programaren xedea 2010eko apirilean Espainia guztian guztiz digitalizatutako 14.400 ikasgeletan 390.000 ikaslek eta 20.000 irakaslek ordenagailu pertsonal ultraeramangarria erabiltzea da.
Eskola 2.0 programa ikasleen eta irakasleen artean ordenagailuak banatzea baino gehiago da; teknologia berriak bitarteko tradizionalei gehituz irakasteko eta ikasteko era berri bat ezartzea ere bada.
Eskola 2.0 programak, halaber, datozen urteetan ikastetxe guztietako teknologia berrietako espezialistak prestakuntza, ikasgela hauetaz arduratzen diren irakasleen prestakuntza eta irakasle, ikasle eta familientzako hezkuntzako material zehatzen sorkuntza aurreikusten ditu.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa