Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Nazioarteko Bikaintasunaren Campus programaren inguruko txostena

2009ko abenduaren 11

Ministro Kontseilua

Ministro Kontseiluak Hezkuntza Ministerioaren Nazioarteko Bikaintasunaren Campus programaren inguruko txosten bat jaso du.

Txostenean adituen nazioarteko batzorde batek balorazioa egin ostean pasa den azaroaren 26an argitaratutako programa honen deialdiko ebazpenaren emaitzak zehazten eta aztertzen dira. Ebazpen honetan, bederatzi proiektuk Nazioarteko Bikaintasunaren Campus kalifikazioa lortu zuten. Hogei unibertsitatek aurkeztutako hemezortzi proiektuen artean finantzaketarako 150 milioi euro banatuko dira.

Ekimen honen xedea, campus bera partekatuz, ingurune akademiko, zientifiko, ekintzaile eta berritzaile bat sortzeko helburuarekin proiektu estrategiko komun bat egiten duten instituzio bateratuen bidez, Espainiako unibertsitateak Europako onenen artean kokatzea da.

Programa hau Espainiako Gobernuaren, Autonomia Erkidegoen eta Espainiako unibertsitate sistema osoaren ahalegin koordinatuarekin garatzen da. Hezkuntza ministroaren Txostenak adierazten duen bezala, 2008. urtetik Nazioarteko Bikaintasunaren Campus Programak 354 milioi euroko guztizko finantzaketa izan du Gobernuaren aldetik. Gainera, nazio eta nazioarte-mailako deialdiak, erakunde eta enpresekin eta autonomia erkidegoekin egindako hitzarmenak, unibertsitateen aurrekontuak, eta abar bezalako finantzaketa iturriak zenbatzen baditugu, proiektu honek Espainiako unibertsitatean seiehun milioi euro baino gehiago mobiliza ditzake.

Lehen deialdi honen harrera oso positiboa izan da Espainiako unibertsitate-erkidegoaren aldetik. Izan ere, Txostenak unibertsitate publikoen %84k baloraziorako proiektuak aurkeztu dituztela zehazten du. Gainera, Nazioarteko Bikaintasunaren Campusak ELGA bezalako nazioarteko erakundeen eta Estatu Batuak, Kanada edo Australia bezalako herrialdeetako unibertsitateen interesa piztu du.

Proiektuak Espainiako unibertsitatea modernizatzea eta internazionalizatzea; ezagutzan oinarritutako eredu produktibo jasangarri baterantz aldatzeko eragile bihurtzea eta, gainera, aldaketa hau eremu geografiko bereko ezagutza sortzaile diren instituzio guztiek proiektu berean elkartzearen bidez egitea nahi du: unibertsitateak, ikerketa-zentroak, parke teknologikoak, ospitaleak, eta abar.

Jasangarritasuna, ingurumenaren konpromisoa eta erabilerraztasuna Campus guzti hauentzako proiektu denen ezaugarri ezaugarri komunak dira.

 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri