Cosmolema www.leer.es Zentro Birtualak garatu du

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, gaur Hezkuntza Ministerioko hallean instalatutako ikasgela digital batean garatu den Eskola 2.0 Programaren aurkezpen ekitaldia itxi du. Ekitaldian Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, Eva Almuniak, ere parte hartu du eta Cosmolema joko digitala aurkeztu dute.
La Torre de Esteban Habraneko (Toledo) Juan Aguado Ikastetxe Publikoko lehen hezkuntzako hirugarren zikloko irakasle batek eta bere ikasleek 2.0 ikasgela bat sortu dute eta beraien ordenagailu eramangarriekin eta arbel digitala erabiliz lan egin dute, hala ikasteko eta irakasteko era berriak egi nola bihurtzen diren frogatuz.
Eskolan matematikako baliabide didaktiko digitalak eta espainieraren eta bere lexikoaren ezagutzara orientatutako Cosmolema hezkuntza eduki berria izan dituzte.
Baliabide pedagogiko hau www.leer.es Zentro Birtualak sortu du www.leer.es. Hitzen eta hauen harremanen bidez gaztelania aztertu, kontsultatu eta ikasteko joko bat da.
Cosmolemak Real Academia Españolaren hiztegiko hitz guztiak erabiltzen ditu. Aditz denak eta hauen konjugazioak daude, adibidez. Beraz, jokoak guztira 730.000 lema ditu. Proposatzen dituen erronka nagusiak hitz batetik bestera ahalik eta denbora gutxienean joatea eta hitz batetik bestera ahalik eta pauso gutxienekin iristea dira. Honela hitzen konbinazioen aberastasunaren aurkikuntza bultzatzen da eta lexiko iturri izugarri batera sartzeko aukera errazten da.
Joko hauez gain, Cosmolemak gaztelaniako hiztegitik nabegatzeko aukera ematen du, bere aberastasunaren aurkikuntza bultzatzen du, eta lexiko iturri izugarri batera sartzeko aukera ematen du. Baliabideak, lehen aldiz, RAEren hiztegi nabigagarria izateko aukera ematen du. Honek hitz baten definizioa bilatzean denean definizio hau osatzen duten hitz guztiek hitz horren definizioa ikustera eramango dituen hiperesteka bat dutela esan nahi du. Gainera, esplorazio eta sorkuntzako hainbat jarduera daude, eta erabiltzen den artean, beti dago aktibo RAEren hiztegi nabigagarria.
Zentro Birtualak www.leer.es gaur aurkeztutakoa bezalako baliabideak eskaintzen ditu eta gizarte guztiarentzat irakurketarekin lotutako jarduerak sustatzen ditu. Hala, batez ere aro digitalean, ezagutzarako oinarrizko tresna eta matematikak, musika, literatura edo zinema ikasteko ezinbesteko tresna bihurtzen da. Leer.es ekimenak Autonomia Erkidego guztien, Real Academia eta Cervantes Institutua bezalako erakundeen eta fundazio desberdinen babesa du.
Eskola 2.0 Programaren xedea Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako eta DBHko 1. eta 2. mailako Espainiako ikasgelen digitalizazioa da.
Ekimen hau ordenagailuak irakasle eta ikasleen artean banatzea baino askoz gehiago da; bide tradizionalez gain teknologia berriak gehituz irakasteko eta ikasteko aplikazio berri bat da. Hori dela eta neurri hauekin batera doa: ikastetxe guztietan teknologia berrietan espezialistak direnen prestakuntza, ikasgela hauetaz arduratzen diren irakasleen prestakuntza, irakasle, ikasle eta familientzako hezkuntza material zehatzen sorkuntza, Internetera konektibitatea eta ikasgela barruko interkonektibitatea ekipo guztientzat, ordutegi berezietan familiei bizilekuetan Internetara sartzeko erraztasunak, eta abar.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa