Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Ministro Kontseilua

Juan José Moreno Navarro, Unibertsitate-Politikako Zuzendari Nagusi berria

2009ko abenduaren 23a

Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, Juan José Moreno Navarro Unibertsitate-Politikako Zuzendari Nagusi berri izendatzea onetsi du.

Juan José Moreno Navarro Teknologia eta Enpresa GarapenTransferentziako Zuzendari Nagusia izan zen 2009ko urria arte Zientzia eta Berrikuntza Ministerioan. Aldez aurretik Planifikazio eta Koordinazioko Zuzendari Nagusi kargua izan zuen, 2009ko maiatzetik 2009ko martxoa arte.

Halaber, 2004-2007 I+G Plan Nazionala lantzeko Informazioaren Gizarterako Teknologia Arloko Batzordeko Idazkaria eta Zientzia eta Teknologiako Estrategia Nazionalaren Panelaren kidea izan da. Unibertsitate kudeaketako, irakaskuntzaren berrikuntzako eta ikerketako nazio-mailako eta nazioarte-mailako hainbat programetan ebaluatzaile eta zuzendari bezala parte hartu du.


Unibertsitate-Politikako Zuzendari Nagusi berria Matematika Zientzietan Lizentziatua da Madrileko Unibertsitate Konplutentsetik eta Informatikan Doktorea da Madrileko Unibertsitate Politeknikotik. Gainera, Madrileko Unibertsitate Politeknikoko Hitzkuntza eta Sistema-Informatiko Arloko Unibertsitateko Katedraduna da.


 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri