Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Andaluzian eta Katalunian Educa3 Plana finantzatzeko 37 milioi baino gehiagoren banaketa onetsita

2009ko abenduaren 18a

Ministro Kontseilua

Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok hala proposatuta, Andaluzia eta Kataluniako autonomia erkidegoen artean haur-hezkutnzako plaza publikoen sorkuntza finantzatzeko 37,7 milioi euroko banaketa onetsi du

Gaur onetsitako hitzarmenen arabera Andaluziak 20,3 milioi euro jasoko ditu eta Kataluniak 17,4 milioi euro.

Partida hauek Espainiako Gobernuak bultzatutako Educa3 Planean kokatzen dira eta 100 milioi euroko inbertsioa dute 2009an.

2008an Hezkuntza Ministerioak Educa3 Plana atera zuen. Plana 3 urtetik beherako umeentzat hezkuntza plaza berriak sortzeko lehen sustapeneko programa integrala da. 2008 eta 2012 artean 1.087 milioi euroko guztizko inbertsioa izango du. Finantzaketa erdi bana egingo da Gobernuaren eta Autonomia Erkidegoen artean.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri