Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Ministro Kontseilua

Andaluzian Lehen Hezkuntzako seigarren mailan Eskola 2.0 ezartzeko 21,8 milioi euroko diru-laguntza onetsita

2009ko abenduaren 23a

Ministro Kontseiluak, Hezkuntza Ministerioak hala proposatuta, pasa den azaroaren 30ean Andaluziako Juntarekin Eskola 2.0 programaren inguruan sinatutako hitzarmenaren gehigarri bat sinatzea onetsi du. Une horretan, aipatutako autonomia erkidegoak kreditu-geldikina egotekotan Eskola 2.0 programaren ezarpena Lehen Hezkuntzako ikasleei, irakasleei eta ikastetxeei zabaltzeko duen gogoa azaldu zuen.


Hezkuntza Ministerioak, Autonomia Erkidegoekin hitzarmenak lortu ostean, aurrekontuen aurrekontu geldikina du. Hori dela eta, Ministro Kontseiluak 21,86 milioi euroko gehigarri hau baimendu du Hezkuntza Ministerioaren eta Andaluziako Juntaren artean.


Aurrekontu honetan Juntak kopuru bera gehituko du, Ministerioaren eta autonomia erkidegoen artean batera finantzatutako programa bat delako.


 


 

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri