Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Hezkuntza Ministerioak eta Kataluniako Hezkuntza Sailak Eskola 2.0 hitzarmena sinatu dute

2009ko abenduaren 14a

Ikusi irudia erresoluzio altuan Hezkuntza sailburua, Ernest Maragall, eta Hezkuntza ministroa, Ángel Gabilondo, hitzarmenaren sinaduran.
  • Hitzarmenak bi administrazioek Kataluniako ikasgelak digitalitzatzeko 30,8 milioi euro inbertitzea aurreikusten du
  • Inbertsioak ikasgeletan Interneteko konexioa izatea, arbel digitalak instalatzea, irakasleak prestatzea, eduki digitaletara sarbidea izatea eta 60.000 ikaslek ordenagailu eramangarriak izatea ahalbideratuko du
  • Katalunian, ikasgelen digitalizazioa Educat 1x1 programaren bidez garatzen da eta prozesua Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan hastearen aldeko apustua egiten du

Hezkuntza sailburuak, Ernest Maragalekl, eta Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, gaur Eskola 2.0 proiektua garatzeko hitzarmena sinatu dute gaur. Katalunian programa hau Educat 1x1 programaren bidez kanalizatzen da. Hitzarmenak guztira 30,8 milioi euroko inbertsioa aurreikusten du, Hezkuntza Ministerioaren eta Generalitateko Gobernuaren artean erdi bana.

Aurreikusitako jarduerak hauek dira: 

  • Ikasgela guztiak ikasgela digitalak bihurtzea, Kataluniaren kasuan bigarren hezkuntzako ikasgelak izango dira. Digitalizazioaren garapena planifikatzeko bigarren hezkuntzatik hastea bezain baliozkoa da lehen hezkuntzatik hastea.
  • Funts publikoekin (1x1) sostengatutako ikastetxeetan matrikulatutako eta aipatutako mailetakoak diren irakasle eta ikasleen erabilera pertsonalerako ordenagailuen hornidura.
  • Proiektuan parte hartzen duten ikastetxeen beharrekin bat dagorren irakasleen prestakuntzako jarduerak eskaini eta garatzea.
  • Eduki hezigarri digitalak irakasleen esku jartzea eta ikastetxe bakoitzari irakasteko eta ikasteko baldintzen harreman eta kudeaketaren oinarri bezala sarean espazio birtual bat ematea.  

Garapena Katalunian:
Katalunian, Educat 1x1 programa irailean hasi zen garatzen eta hitzarmenaren sinadurarekin, honela osatzen da:  

Lehen fasea (2009ko iraila): bi garapen modalitate

2009ko ekainean bi garapen modalitatetan aurrera egitea erabaki zen:

  • 1x1. modalitatea: ikasle eta irakasleetariko bakoitzak mikroordenagailu bat eta liburu digitalen lizentziak ditu.
  • Bizikidetza: ikasleek liburu digitalen lizentziak dituzte baina oraindik paperezko liburuak erabiltzen dituzte oraindik ez dutelako miniordenagailurik.

1. taulak erakusten duen bezala, gaur egun 129 ikastetxe daude 1x1 modalitatean, 129 bizikidetza eta 8 ikastetxek bi modalitateak konbitzea erabaki dute. 1x1 ikastetxeetako 63tik, 50 publikoak dira, 1 udal zentroa da eta 12 hitzartutako ikastetxeak dira. Bizikidetzako 129 ikastetxeetatik, 103 publikoak dira eta 26 hitzartutakoak. 8tik ikastetxe hibridoak, 6 publikoak dira eta 2 hitzartutakoak. 1x1 modalitatean barne hartzen diren ikasleak 6.222 dira. Bizikidetza modalitateko ikasleak 15.775 dira. Beraz, guztira 21.997 ikaslek ateratzen diote gaur egun etekina.

1. taula

1x1. ikastetxeak
Ikasgelak Ikasleak Zentroak
publikoa hitzartua publikoa hitzartua publikoa hitzartua
195 35 5168 1054 57 14

2. taula

Bizikidetza ikastetxeak
Ikasgelak Ikasleak Zentroak
publikoa hitzartua publikoa hitzartua publikoa hitzartua
465 111 12555 3220 103 26


Bigarren fasea (2010eko urtarrila): bizikidetza ikastetxeetatik 1x1 ikastetxeetara pasatzea

2009ko abendutik aurrera, garapenaren bigarren fase batean, Hezkuntza Sailak 1x1 modalitatea gaur egun bizikidetzan dauden ikastetxeetara pixkanaka hedatzea nahi du. Xede hau lortu ahal izateko, Direcció General de l’Educació Bàsica i el Batxilleratek ikastetxeak eredu batetik bestera aldatzera gonbidatzen dituen eskutitz bat bidali die. Haiekin telefono bidez harremanetan jarri dira jarraitu beharreko prozedurak zeintzuk diren xehetasun gehiagorekin azaltzeko.

Bizikidetza eredua 1x1 ereduan bihurtzeaz gain, bigarren fase honetan lehen hezkuntzako 8 ikastetxerekin lan egitea aurreikusita dago. Lehen hezkuntzan 1x1 proiektua nola planteatu behar den aztertzeko azterketa bat hasteko asmoa dago ikastetxe hauekin. Parte hartzen duten eskolek 4ko taldeak osatuko dituzte. Ikasgeletan ordenagailuen erabilera intentsiboa jada frogatu dutenen xedea beste lau ikastetxeetan aplikagarriak izan behar diren "jardunbide egokiak" landu eta frogatzea da. Hortaz, talde baten eta bestearen arteko ereduen zerrenda bat ezartzen da.  

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri