Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Gaztela-Mantxako 21.100 gazte baino gehiagok aterako diote etekina Eskola 2.0 programari 2009/2010 ikasturtean

2009ko abenduaren 15a

Ángel Gabilondok eta José María Barredak hitzarmena sinatu dute

Ikusi irudia erresoluzio altuan Hezkuntza ministroa, Ángel Gabilondo, eta Gaztela-Mantxako presidentea, José María Barreda, Toledon ospatutako Eskola 2.0 proiektuaren garapenerako hitzarmenaren sinadura ekitaldira joan ziren ume talde batekin.
  • Hitzarmenak Ministerioak eta Gobernu autonomikoak batera finantzatutako 11,8 milioi euroko inbertsioa suposatzen du
  • Eskola 2.0ren xedea Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasgelen digitalizazioa da. 2010eko apirilean jada Espainia osoko 400.000 ikasle inguruk parte hartuko dutela kalkulatzen da

 

Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, eta GaztelaGaztela-Mantxako Erkidegoen Batzarreko presidenteak, José María Barredak, gaur autonomia erkidego honetan Eskola 2.0 programa martxan jartzeko hitzarmenaren sinadura ekitaldia presiditu dute. Ekitaldian Hezkuntza eta Zientzia sailburuak, María Ángeles García Morenok, ere hartu du parte.

Hitzarmen honi esker, aurten Gaztela-Mantxan lehen hezkuntzako bosgarren maila ikasten duten 21.100 gazte baino gehiagok Eskola 2.0 programari etekina aterako diote. Horretarako, Ministerioak eta Gobernua autonomikoak, 11,8 milioi eurorekin batera finantzatuko dute ekimena 2009/2010 ikasturtean.

Aurrekontu honekin hitzarmenak hurrengo jarduerak begiesten ditu:

  • Ikasle eta zentroak IKT baliabideez hornitzea: ordenagailu eramangarriak ikasle eta irakasleentzako, eta ikasgela digitalak estandarizatutako hornidura eraginkorrarekin.
  • Ikasgela barruan ekipo guztientzako Interneteko konektibitatea eta interkonektibitatea bermatzea Bizilekuetan, ordutegi berezietan, Interneterako sarbidea erraztea.
  • Alderdi teknologikoetaz gain, batez ere baliabide hauek eguneroko irakas-jardunean integratzeko alderdi metodologiko eta sozialetan Irakasleen prestakuntza ziurtatzea.
  • Eskola-elkarte guztiaren curriculum-diseinu hauetara egokitutako hezkuntza material digitaletara sarbidea sortzea eta erraztea.
  • Ikasleria eta familiak baliabide hauek zaintzeko eta erabiltzeko erantzunkizunean inplikatzea.

Eskola 2.0 programa martxan jartzeko hitzarmenak sinatzea funtsezkoa da ekimen honen garapenerako. Horietan Espainia osoan ezartzeko markatu behar dituzten puntu komunak jaso behar dira, autonomia-administrazio bakoitzeko berezitasunak errespetatzeko malgutasun nahikoarekin.

Datozen datetan hitzarmen berriak sinatuko dira ia Autonomia Erkidego guztiekin. 2010eko apirilaren 30ean ekimen honetan jada 400.000 gaztek parte hartzea da xedea.

Orain arte antzeko hitzarmenak izenpetu dituzte Asturias, Andaluzia, Gaztela eta Leon, Aragoi, Kanariak eta Kataluniak.

Eskola 2.0 programa Gobernuko Presidenteak iragarri zuen Nazioaren Egoeraren inguruko pasa den eztabaidan. Ikasteko eta irakasteko era berriak egi bihurtzeko xedea duen hezkuntza berrikuntzako programa da.

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri