Eva Almunia eta María Garañak hitzarmena sinatu dute
Hezkuntza Ministerioak eta Microsoftek Eskola 2.0 programaren eremuan lankidetza bide zabal bat hasteko esparru-hitzarmen bat sinatu dute, hezkuntza eremuari berrikuntza ezartzeko helburu komuna jarraituz. Hitzarmen honi Ceuta eta Melillako 4.000 ikaslek aterako diote etekina. Horietako erdiak ikasturte honetan eta beste erdiak datorrenean.
Eva Almuniak, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, eta María Garañak, Microsoft Españako zuzendariak, sinatu dute akordioa, Madrileko Hezkuntza Ministerioaren egoitzan. Hezkuntza Ministerioaren menpe dauden ikastetxeetara zabaltzen da bere helmena, eta ikasgelei azken azpiegitura teknologikorako hornikuntza emateaz gain, irakaskuntzan IKTak guztiz integratzeko funtsezko beste alderdi batzuei ere eragiten die. Funtsezko alderdi hauek irakasleen prestakuntza, Etorkizuneko Ikasgelen garapen ereduen azterketa, Informazio Teknologiarekin lotutako prestakuntza profesionalaren alorreko lankidetza edo talde behartsuenek Informazioaren Gizartera sarbidea izatea dira, besteak beste.
2009-2010 ikasturtean batera ebaluatu behar diren aliantza honek aztertzen dituen lankidetza ildoak, Autonomia Erkidego desberdinekin lankidetzan lurralde nazional osoan Hezkuntza Ministerioa gauzatzen ari den Eskola 2.0 programaren funtsezko oinarriekin oso lotuta dago:
Eva Almuniak, Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Estatu-idazkariak, zera adierazi du: "lehen aldiz, hegoaldeko Europak hezkuntza berrikuntzako eredu bat esportatuko du iparraldera. Han Eskola 2.0 egokitzeko aukerak aztertzen hasiak dira jada. Eta hezkuntzan teknologia berriak globalki integratzeko apustu honetan, sektoreko erakunde eta enpresen arteko lankidetzak, ikasturte honetan 400.000 ikasletara iritsiko den programa baten aukerak azkartzeko eta biderkatzeko aukera emango du".
Bere aldetik, María Garañak, Microsoft Españako presidenteak, zera adierazi du: "Trebetasun teknologikoak gure gazteen heziketa prozesuan integratuta egon behar dira. Microsoftek urteak daramatza oso lehiakorrak diren software tresnak, etorkizuneko ikasgeletako esperientzia aintzindariak eta Espainiako eta munduaren gainerako ikasleei, irakasleei eta gurasoei Informazioa Teknologien gaitasunari esker guztiz eraldatutako hezkuntza esperientzia bat bizitzen lagundu dien ekimenak garatzen. Microsoftek Ministerioaren planak partekatzen ditu Eskola 2.0 ekimenean eta ikasgeletan tresna teknologikoak erabiliz hezkuntza prozesua hobetzeko xede komunarekin guztiz konprometituta dago".
Beste lankidetza ildo garrantzitsu batzuk
Lankidetza-hitzarmen honek bi erakundeek jada aipatutako alderdiez gain beste alderdi batzuetan ere lankidetzan aritzeko oinarriak ezartzen ditu. Hezkuntza Ministerioaren, eta hala badagokio, etorkizunean konpainiarekin antzeko akordio bat izenpetu nahi duten Autonomia Erkidegoen, kudeaketapean dauden irakasleei pertsonalizatutako helbide elektronikoko kontu bat edo online dokumentuak denbora errealean partekatzeko gaitasun handia izateko zerbitzuetan sartzeko aukera ematen dieten borondatezko harpidetzako nortasun digital komun bat emateko aukera ematen diete, besteak beste.
Bestalde eta hitzarmen hau betez, Microsoftek goi zikloko Informatikako Lanbide Heziketako irakasleentzako material zehatza eskainiko du: DAI (Aplikazio Informatikoen Garapena), ASI (Informatika-Sistemen Administrazioa) eta STI (Telekomunikazio eta Informatika Sistemak).
Azkenik, lankidetzak hezkuntza behar bereziak dituzten ikasleek IKTak erabiltzea ziurtatzera zuzendutako ekintza zehatzen azterketa eta eskolan eta senitartean alfabetizazio digitala sustatzea aurreikusten ditu.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa