Ministro Kontseilua
Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, Musika eta Dantzako irakaskuntza profesionalen batez besteko notaren kalkuluaren prozedura finkatzen duen Errege-Dekretua onetsi du.
Espedientearen batez besteko notak musika eta dantzako irakaskuntza profesionalen curriculumaren oinarrizko alderdi bat osatzen du. Hauek ikaslearen bizitza akademikoan eragina izango dute, bai irakaskuntza profesionaletara sartu nahi badu, bai batxilergoko titulua lortu nahi badu.
Batez besteko nota hau garrantzitsua da musika eta dantzako goi-irakaskuntza profesionaletara sartzeko. Izan ere, titulu profesionala izatea kontuan hartuko da froga zehatzeko azken kalifikazioan.
Errege-Dekretu hau irakaskuntza mota hauetan Gobernuak egindako apustuan kokatuta dago. Irakaskuntza hauek Hezkuntzaren Lege Organikoaren onespenarekin arte-irakaskuntzetan integratuta eta hiru mailatan (oinarrizkoa, profesionala eta goi-mailakoa) egituratuta gelditzen dira. Eta irakaskuntza hauek modernizatzeko eta gainerako hezkuntza sistemaren integraziona aurrera egiteko asmoz egiten du.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa