Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa - Espainiako Gobernua

Prentsa-oharra

Ikastetxeen kalitatea saritzeko Marta Marta sariak

2009ko abenduaren 10a

2008. urteko deialdia

Ikusi irudia erresoluzio altuan Ángel Gabilondo Marta Mata sariekin saritutako Majadahondako (Madril) CEIP Benito Pérez Galdos ikastetxeko ikasleekin.
  • Sei autonomia erkidegotako 10 ikastetxe saritu dituzte
  • Bere jardunbide egokiagatik eta balioen trasmisioa, ekitatea eta ebaluazioa zainduz hezkuntza hobetzeko eskola-elkarteak partekatzen duen ahaleginagatik desberdintzen diren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen ibilbidea aintzatesten da.


Ekitaldiaren argazki galeria kontsultatu undefined

Ministroaren esku-hartzearen bideoa undefined 


Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, gaur banatu ditu ikastetxeen kalitatea saritzeko 2008ko deialdiari dagozkion Marta sariak. Sei autonomia erkidegotako 10 ikastetxeri sari bana eman diote. Guztizko hornidura 97.000 eurokoa izan da.

Sari hauen xedea, jardunbide egokiagatik eta guztiontzako hezkuntza hobetzeko eskola-elkarte guztiak partekatzen duen ahaleginagatik desberdindu diren unibertsitateaz kanpoko ikastetxeen ibilbidea saritzea eta ikusgarritasuna ematea da

Ikuspegi berriak berritu eta esperimentatuta, beste eskola-elkarte batzuen jarduerak hobetzeko orientatu eta inspiratu ahal duten jarduerak erakustea eta hedatzea nahi da.

Marta Mata sariak baloratzeko irizpideak hauek dira:

  • Guztientzako kalitatezko hezkuntza.
  • Eskola-errendimenduaren hobekuntzari dagokienez ikastetxeak egindako ibilbidea
  • Herritartasun demokratikoa, berdintasuna, begirunea, justizia eta elkarbizitzaren oinarria osatzen duen guztia erraztuko duten balioak transmititzeko hezkuntza ekintza bat.
  • Eskola-elkarte guztiak partekatutako ahalegina. Ikasketa irekiko Ingurugiro baten existentzia.
  • Ebaluazioaren prozesu sistematiko bat egotea.

Gaur emandako sariak 15.000€, 10.000€ eta 6.000€ko diru-hornidura bat dute lau modalitateetariko bakoitzeko lehen, bigarren eta hirugarren sariek. Ondoren kategoria hauek eta 2008. urteko deialdian irabazi duten ikastetxeak zehatzen dira:

  • Haur-hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo bietako titulartasun publikoa duten ikastetxeak
    • Lehen saria
      • CEIP mare de Dèu dels Xics. Font de la Figuera (Valentzia)
    • Bigarren saria
      • CEIP Miralvalle. Plasencia (Cáceres)
    • Hirugarren sariak
      • CEIP Benito Pérez Galdós. Majadahonda (Madril)
  • Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko edo bietako titulartasun publikoa duten eta hala badagokio Lanbide Heziketa ematen duten ikastetxeak.
    • Lehen saria
      • IES-SEP Esteve Terradas i Illa. Cornellá de Llobregat. (Bartzelona)
    • Bigarren saria
      • IES Luis Seoane. Pontevedra
    • Hirugarren sariak (ex aequo moduan)
      • IES Manuel de Falla. Coslada (Madril)
      • IES Priorat. Faset (Tarragona)
  • Hasierako Lanbide Heziketako titulartasun publiko zehatzeko ikastetxeak, pertsona helduen hezkuntzakoak, hezkuntza berezikoak, hizkuntza eskola ofizialak eta arte-irakaskuntzak edo kirol-irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeak.
    • Lehen saria
      • Escuela de Arte Nº 10. Madril
    • Bigarren saria
      • Juan de Colonia Lanbide Heziketako ikastetxe bateratua. Burgos
    • Hirugarren saria: hutsik
  • LOEko 116. artikuluko 1 atalarean aipatzen diren itunpeko ikastetxe pribatuak.
    • Lehen saria: hutsik
    • Bigarren saria:
      • Calasancio Ikastetxea. Almazán. (Soria)
    • Hirugarren saria: hutsik

© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa

W3C/WAI A bikoitza logotipoa (WCAG 1.0) Dokumentu hau XHTML 1.0 Strict baliozkoa da CSS dokumentu hau baliozkoa da Technositeren WCAG-WAI A Bikoitza Ikuskapen Zigilua RSS titularrak eskuragarri