Ministro Kontseilua
Ministro Kontseiluak, Hezkuntza ministroak, Ángel Gabilondok, hala proposatuta, 2009an Andaluziako autonomia erkidegoan Laguntza eta Errefortzu Programak finantzatzeko Andaluziako Juntari 14,1 milioi euroko transferentzia onetsi du.
Gobernuak ia 50 milioi euro zuzendu ditu 2009an programa hau garatzeko, autonomia erkidegoekin egindako hitzarmenen bidez.
Proa Plana 2005etik ari dira garatzen eta xedea eta ingurune soziokulturalari lotutako hezkuntza desabaintaila egoeran dauden ikasleak dituzten Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeak lagundu eta indartzea da. Hau ikasketen kantitate eta kalitatea hobetzeko, ikasleak eskolan integratzeko, familiek parte hartzeko eta ikastetxearen inguruneko hezkuntza aukeratzeko jardueren bidez egiten da.
© Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioa